Garraio azkarra, freskotasun betea Bereziartuak antxoa erosten duen unetik aurrera, azkar mugitu beharra dago. Hozkailua duten kamioietan sartzen dituzte antxoak, bi gradutik beherako tenperaturan egon dadin arraina, eta bi ibilbide egiten dituzte: batzuk itsasertzetik gertuen dauden denda eta banaketa plataformetara joaten dira, eta gainerakoak beste saltoki batzuetara. Helburua da ez dezaten freskotasunik galdu arrandegira iritsi aurretik. 5 Zure arrandegian arrantzatu berritan iristen da ia guztia 6 EROSKI Natur Kantauriko antxoa kalitate goreneko arraina egiten duten sekretuak ©Aitor Juaristi Prozesu zaindu horri esker, EROSKIren arrandegietara iristen denean eta antxoa freskoa salmahaian ikusten duzunean, badakizu ordu gutxi batzuk baino ez direla igaro harrapatu dutenetik (ez 24 ordu baino gehiago). Eta hauxe da onena: itsasoa errespetatuz ailegatu da zuregana, espeziea zainduz eta arrantza jasangarria bermatuz. Itsasoa ilunpean dagoenean hasten da historia hau... eta zure platerean amaitzen da.