Zerbak janez gozatzeko zenbait ideia BERDEAGO ZURE INGURUNEKO ESPINAKAK Ondo maite zaituenak, ondoan nahi zaitu. Hori dela eta, EROSKIn zure ingurune hurbilean landatzen diren zerbak banatzen ditugu. Hainbat nekazari txikik egiten duten lanari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Galiziako, Aragoiko, Kantabriako, Errioxako, Asturiasko eta Balearretako dendak hornitzen ditugu. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, Euskal Baserri kalitate zigilua duten zerbak dituzu. Zigilu horiek bermatzen dute kalitate eta ingurumenarekiko ardura irizpide zorrotzei jarraituz landu direla zerbak, produktu fresko eta osasungarriez goza dezazun bermatzeko. Ez zalantzarik izan berdura gozo hauek zure dietan gehitzeko eta tokiko nekazariei laguntzeko! hemengoa izatea Ona delako Hosto berdeko berdurak, espinakak edo zerbak, adibidez, egiazko altxorrak dira gure gorputzerako. Bitamina, mineral eta zuntz asko dute, eta, beraz, ezin hobeak dira barnetik ondo sentitzeko eta osasuntsu egoteko. Gainera, orain daude garai onenean, zure ingurune hurbilekoak dira eta prezio onean daude. Beraz, zure dietan gehitzeko une egokiena da. Arinak, asegarriak eta kaloria gutxikoak dira. Gehitu zure errezetetan, oreka eta ongizatea nahi badituzu. Zerbak janez gozatzeko zenbait ideia Zuritu kozinatu aurretik: irakin 1-2 minutu, eta, ondoren, ur hotzetan garbitu, haien zapore mingotsa gutxitzeko. Egosi lurrunetan: hobeto eusten diete mantenugaiei eta testura kurruskariari. Erabili zurtoinak orri-mami beteak egiteko: ebaki zurtoinak zatitan, egosi, bete gazta edo urdaiazpikoz, pasa irin eta arrautzetatik eta frijitu. Salteatu baratxuriekin oliba oliotan: indartu egiten du haien zaporea eta oso gozoak geratzen dira. Gehitu limoia edo ozpina: lagundu egiten du burdina hobeto xurgatzen eta orekatu egiten du haien zaporea. Tortillan edo arrautza nahaskian: nahastu arrautzarekin. Zaporetsuago geratuko dira. Krema edo pureetan: ezin hobeak dira zopa eta eltzekoei mantenugai gehiago emateko. #elikatupentsatzenduzuna EROSKIn, poltsetan dituzu espinakak, garbituta eta jateko prest, baina Galiziako eta Balearretako EROSKIko fruta dendetan, gainera, bertako nekazari txikiek landatutako espinakak dituzu; kalitate handiko berdura fresko eta jasangarriak