Zer-nolako onurak ditu kontsumitzaileentzat antxoek MSC Zigilua izateak? Kontsumitzaile batek MSC Zigilu Urdina duten antxoak aukeratzen dituenean, badaki ziur modu jasangarrian kudeatzen den arrantzaleku batetik datozela. Eta arrantzaleek zer jasotzen dute? Arrantzaleku hori modu jasangarrian kudeatzen da, eta horri esker, bermatu egiten da urtez urte arraina izango dela, eta ahalik eta kalte txikiena egingo zaiola itsasoari berari eta errespetatu egingo direla espezieak eta habitata. Zergatik da garrantzitsua ziurtagiria duen antxoak jatea? Balioa ematen zaiolako itsasoa errespetatzen duten arrantzaleen lanari eta banaketa katean parte hartzen duten guztiek egiten dutenari ere bai, tartean EROSKIk egiten duenari, zeinak apustua egin duen modu jasangarrian harrapatzen den arrainarekin lan egiteko. Zer esan nahi du MSC-rentzat EROSKIk eta antzeko enpresek ingurumena errespetatzearen alde egiteak? Oso garrantzitsua da, lankidetzan aritu gaitezkeelako arrantza modu jasangarrian egin dadin eta orain bezala gero ere arraina egongo dela bermatzen duten jardunbideak erabil daitezen. Nola dago une honetan antxoa Bizkaiko Golkoan? Osasun paregabea dauka. Zientzialarien arabera, sekula baino antxoa gehiago dago itsasoan. ALBERTO GARAZO Marine Stewardship Councilek Espainian eta Portugalen dituen Enpresen arduraduna 2005 ETA 2010 urteen artean debekatu egin zuten antxoa harrapatzea, populazio asko urritu zelako. Kudeaketa neurri arduratsuak ezarri zituzten eta egoera lehengoratzea lortu zen. NEURRI AUSART ETA ARRAKASTATSUA