editoriala Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarrai iezaguzu Eroski club aldizkariko taldea D uela gutxi entzun nion Aitor Arregiri, Elkano jatetxeko (Getaria, Gipuzkoa) arduradunari, zein diren ondo prestatutako plateren gakoak: produktua hurbilekoa izatea, garaian garaikoa eta lurraldea ondo ezagutzea. Eta, hain zuzen, horrexegatik, udaberriro, EROSKI club- en azalera ekartzen dugu antxoa. Arregik bezala, guk ere “lurraldearen alde egin nahi dugu, garaian garaiko produktuen balioa azpimarratuz, naturaren parte izan nahi dugu eta lurraldea irakurri, baina hura inbaditu gabe”. Eta zuk ere horren alde egitea nahi dugu, eta sasoian sasoikoaren plazeraz gozatzea. Hori dela eta, antxoa portura nola iristen den eta lonjan zer bide egiten duen erakutsiko dizugu, eta arrain hau prestatzeko modu ugarien berri emango dizugu. Era berean, garai ona da ondo jateko. Garai ona da antxoen alde ez ezik, osoko zerealen alde ere apustu egiteko, platerean berdura gehiago jartzeko eta koipe gutxiko esnekien bidez proteina gehiago hartzeko. Hitz batean, oreka lortzeko, oraintxe puri- purian dagoen naturak egiten duen moduan. Maiatza urte garai ona da ondo jateko, eta, nola ez, erosketak modu adimentsuan egiteko. EROSKIn lanean jarraitzen dugu erosketa bakoitzarekin asma dezazun, beti prezio onean dauden produktuekin eta janari biltegia betetzea errazten duten eskaintzekin, betiere kalitateari uko egin gabe. Bilatu “Beti Prezio Onean” bereizgarria EROSKIko 2.000 produktu baino gehiagotan, eta ez galdu lurrindegiko 3x2 sustapena; izan ere, ongizatearen gakoa barnetik eta kanpotik zaintzea da. Eta egunera egoteaz ari garelarik, ezin alde batera utzi azken joerak; adibidez, gure belle markako koloretea. EROSKIn baino ez duzu aurkituko. Biralak dira sareetan; ez dituzu galdu nahiko. Hori guztia eta askoz gehiago aldizkariaren maiatzeko zenbakian. G araian garaikoaren plazera ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, S.L.U. Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.