MINI TXOKOLATEAK Ale txikiak, une handiak RISOTTOA Benetakoa, erraza eta gustagarria! P lazer batzuekin gozatzeko ez da aitzakiarik behar. Geldialdi bat egin eta txokolate zati batekin gozatzen dugunean bezala. EROSKI txokolate beltz berriak dastatzeko unea da, orain mini formatuan dator eta. Kakaoa %72 dute batzuek eta %85 besteek, eta kakao puruaren zapore sendo eta benetakoa maite dutentzat pentsatuta daude. Banakako aleetan dator txokolate hori, errazio egoki bat aukeratzeko modua izan dezazun tableta osoa ireki gabe. Ezin egokiagoa da erosotasuna eta oreka bilatzen dutenentzat. Gainera, doypack erabilgarria daukate, zip eran ixten dena, lurrin eta zapore guztiari bere horretan eusteko, zatiak zure erritmoan jaten dituzula. Goza ezazu txokolatearen plazera merezi duen erosotasun eta kontrolarekin. O rain sekula baino errazagoa da benetako risotto bat prestatzea, krematsua eta zaporez betea. EROSKIk bi prestakin berri merkaturatu ditu Italiako plater tradizional hori egiteko %100 Carnaroli arrozarekin (horixe maite dute gehien sukaldariek) eta salda deshidratatuarekin. Benetako errezeta bat, bi aukera ezin gustagarriagorekin: boletusarekin bat eta boletus eta orburuekin bestea. 20 minutu baino ez dira behar kozinatzeko, testura krematsua lortzen da eta zapore ezin gozoagoa. Beirazko poto dotore eta erabilgarri batean dator guztia; metalezko tapa du, eta oso egokia da otordu berezi bat beti eskura izateko konplikaziorik gabe. Eta, gainera, formatuak ez du plastikorik eta berrerabili egin daiteke, ingurumenaren mesedetan. Italiar plazera zure sukaldean, potoa ireki eta ixteko behar den denboran prestatzeko. EROSKIn A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE C