I taliako “botaren orpoan”, Puglia altxor liluragarri bat da, historia, kultura, gastronomia eta ametsetako paisaiak uztartzen dituen harribitxia. Adriatiko eta Joniko itsasoen ertzeko hondartzak, harrizko herri xarmagarriak, maitemintzeko moduko sukaldaritza... ezaugarri asko ditu Pugliak ezinbesteko jomuga bihurtzeko. Egin erreserba azulmarino bidaia agentzian eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean. Eta gogoratu zure azulmarino bidaia agentziak ekainetik irailera eskaintzen dizkizula irteerak Asturias, Bilbo, Madril, Valentzia, Gasteiz eta Zaragozatik. Historia eta kultura Historian zehar, hainbat zibilizazio bizi izan dira Puglian: greziarrak, erromatarrak, bizantziarrak eta espainiarrak, eta, beraz, haien arrastoa nabarmena da bertako tradizioan eta fisionomian. Alberobello da eskualdeko lekurik esanguratsuenetako bat, famatua hango trulli -engatik edo kono formako sabaiak dituzten harrizko etxeengatik. Maitagarrien ipuinetako etxeen antzekoak dira eta Unescoren Gizateriaren Ondare dira. Ametsetako hondartzak Pugliak 800 kilometrotik gorako kostaldea du, eta urre koloreko hondartza luzeak eta labar artean gordetako kalak tartean. Adriatiko itsasertzak hainbat harribitxi ditu, hala nola Polignano a Mare, labar baten gainean dagoen herria, harkosko eta ur gardeneko hondartza txikiekin, igeri egiteko edo murgilean ibiltzeko. Itsaso Jonikoaren kostaldean, Punta Prosciutto da hondartza ederrenetako bat: hondar zuriarekin eta turkesa koloreko urekin, Karibeko hondartza dirudi. Gastronomia apuliarra Soila baina gozo-gozoa, Pugliako gastronomia povera sukaldaritza-ren sehaska da. Lurreko eta itsasoko produktu freskoak ahalik eta gehien aprobetxatzen ditu sukaldaritza horrek. Plater esanguratsuenetako bat orecchiette artisau pasta da, belarri txikien formakoa, brokoli eta baratxuriarekin zerbitzatua, edo bestela, tomate saltsarekin eta ricotta gaztarekin. Ardoen artean, eskualdean hainbat barietate nabarmen daude: Primitivo di Manduria eta Negroamaro, adibidez, ardo beltz biziak eta nortasun handikoak, edozein plater laguntzeko egokiak. Herri xarmagarriak Alberobello eta Lecce herriez gain, Puglian badira denboran pausatuta diruditen beste hainbat herri: muino baten gainean dago Ostuni, “Hiri Zuria”, kale estu eta etxe kareztatuekin, eta Adriatiko itsasora ikuspegi ikusgarriekin; Monopoli, koloretako txalupaz betetako arrantza portuarekin eta kale harriztatuekin, gauez ere herri bizi-bizia; eta Matera, famatua haitzean zulatutako sassi edo antzinako etxebizitzengatik, zeinetan milaka urtez jendea bizi izan zen. Jarduerak eta esperientziak Mendian ibiltzea maite dutenek Garganoko Parke Nazionala esploratu dezakete, basoz, labarrez eta hondartza birjinaz betetako eremu zabala. Bizikleta zaleek bide ederrak dituzte eskualdea zeharkatzeko, ehunka urteko olibadien eta mahastien artean. Eta abenturazaleenek aukera dute kostaldeko itsas kobazuloetan urpekaritza eta snorkela egiteko eta esperientzia bereziaz gozatzeko. Bidaia ahaztezina Kultura, abentura eta atsedena uztartuko dituen jomuga baten bila bazabiltza, Puglia da aukera perfektua. Presta zaitez Mediterraneoko txoko honetaz maitemintzeko, oraindik ere Italian ondoen gordetako sekretuetako bat baita. Puglia bidaiak