JOSÉ ANTONIO FERNÁNDEZ VÉLEZ-EKO (MALAGA) EROSKI HIPERMERKATUA Leuna, krematsua eta aukera asko ematen dituena, ahuakatea ezinbestekoa da brunch on bat prestatzeko. Joera izateaz harago, ahuakateak gantz osasungarri asko ditu, egunari indarrez ekiteko, eta horri esker du halako arrakasta. BRUNCH-AREN MAMIA NEURRI-NEURRIAN: AHUAKATE ERDI EGUNEAN Gantz osasungarriak 15 gramo gantz ditu, gehien- gehienak monoasegabeak, onuragarriak bihotzerako. osi ona 7 gramo zuntz ditu, eta, beraz, onuragarria da digestiorako, asetasuna sortzeko eta odoleko azukre maila kontrolatzeko. Kaloria eduki orekatua Ahuakate erdiak 160 kilokaloria ditu. Kantitate orekatua eta gehiegizkorik gabea. Funtsezko mantenugaiak, gehiegizkorik gabe Potasioa, bitaminak eta antioxidatzaileak ditu, baina gantz edo kaloria gehiegizkorik gabe. “Malagan, ahuakatea ekoizten den eskualde nagusietako batean, badakigu nola aukeratu fruta perfektua. Jateko prest dagoen ahuakateak kolore berde ilunekoa du azala, eta presio arina eginez gero bigun antzean sumatzen da, baina neurrian. Gogorregi badago,utzi heltzen egun batzuk giroko tenperaturan. Prozesua azkartzeko, jar ezazu paperezko poltsa batean, sagar edo platano batekin batera. Behin heldua dagoenean, gorde ahuakatea hozkailuan, haren freskotasunari eusteko”.