Gaixotasun DEGENERATIBOAK dituzten pertsonei laguntzea E ROSKIn konpromiso sendoa dugu gaixotasun degeneratiboak dituzten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko. Parkinsona, esklerosi anizkoitza, alzheimerra edo gaixotasun neuromuskularrak gero eta ohikoagoak dira gure gizartean, eta, beraz, oso garrantzitsua da ikertzea eta gaitz horiek dituztenei laguntzea eta elkartasuna adieraztea. Gure Elkartasun Planaren bidez, gaixotasun horiek dituzten pertsonen eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko lan egiten duten zure ingurune hurbileko erakundeekin egiten dugu lan, pazienteei eta haien familiei arreta emateko, ikertzeko eta laguntzeko proiektuak bultzatzen. Gaixotasun Neuromuskularren aurkako Galiziako Elkartea (ASEM Galicia). Gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonei arreta emateko programaren bidez terapia fisikoak eta animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten dira, modu jarraituan, banaka, gaixotasun mota eta eboluzio fasea aintzat hartuta. Esklerosi anizkoitzeko Ibiza eta Formenterako Elkartea (AEMIF). Terapia Okupazionaleko programaren bidez, eguneroko bizitzako jarduerak (janztea, jatea...) indartzen eta birgaitzen dira, gaixoek berriro egin ahal izan ditzaten, edo, gutxienez, horiek egiten ahalik eta denbora gehien jarrai dezaten. Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioa Probintzia bakoitzean birgaitze osorako errehabilitazio zentroen bidez, esklerosi anizkoitza duten pertsonei arreta espezializatua emateko ereduak helburu nagusi hauxe du: pazienteen, haien familien eta lan ingurunearen autonomia, parte hartze eta bizitza kalitate handiagoa lortzea. Pasqual Maragall fundazioa Alzheimerrari sendabidea aurkitzeko gaixotasun hori duten pertsonen eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko ikertzen ari da fundazio hori, detekzio goiztiarra eta gaixotasunaren prebentzioa erdigunean jarrita. elkartasuna