Berduraz eta Mahoneko gaztaz eginiko galettea 50’ 2 1,14 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Inspirazio frantsesa QUICHEAK ETA GALETTEAK Orea egiteko • 120 g gari irin sarrazenoa • 60 g gari irin (osokoa) • Koilarakadatxo erdi bikarbonato • 2-3 koilarakada ur • 4 koilarakada oliba olio birjina estra • Gatza, koilarakadatxo erdia Betegarria egiteko • Kuiatxo txiki bat • Berenjena txiki bat • Piper gorri txiki baten erdia • Piper hori txiki baten erdia • 2-3 tomate lehor • 90 g Mahoneko gazta • Albaka eta ezkai limoneroa • Koilarakada bat oliba olio birjina estra • Piperbeltz beltza (ehoa) • Gatz pittin bat Nahastu orearen osagaiak, oratu eta eman zirkunferentzia forma. Txikitu berdura, busti olioarekin, gehitu gatza, piperbeltza eta belarrak. Jarri berduren erdia orearen erdian, inguruan bi hatz libre utzita. Jarri gaztaren erdia, estali gainerako berdurarekin, eta, ondoren, gehitu gazta gehiago. Berotu labea 220 ºC-ra, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta eduki galettea 30 minutu, orea eta berdurak kozinatuta eta gazta gorrituta egon arte. Berduraz eta Mahoneko gaztaz eginiko galettea 50’ 2