Pasta brokoli, oliba eta tomate lehorrekin 15’ - 20’ 4 0,79 € errazioak Ohar os sung rri k A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL % 22 431 % 12 0,73g GATZA % 6 5,05g AZUKREAK % 6 1,28g gantz saturatuak % 12 8,26g GANTZA • 350 g pasta • 400 g brokoli • 4 antxoa oliotan • Baratxuri atal bat • Kaiena hautsa pittin bat • 4 tomate lehor (oliotan) • Oliba eskukada bat • Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra (OOBE) • Oreganoa eta ezkaia • Ura Ebaki brokolia, loreak bereizita eta zurtoinaren zati zaintsua kenduta. Ebaki zurtoina bera ere. Egosi dena ur irakinetan (ugari), gatz pixka batekin, 4 minutu. Gorde ur hori bera geroko. Egosi pasta brokolia egosteko erabilitako ur berean. Zartagin batean, OOBErekin, salteatu baratxuri atala piperminarekin eta ebakitako antxoekin, gehitu pasta eta brokolia egosteko erabilitako uraren koilarakada handi bat. Kozinatu 5 minutu, brokolia bigun eta pixka bat krematsu egon arte. Kendu baratxuria eta gehitu tomate lehorra ebakita eta olibak. Gehitu egosteko erabilitako uraren koilarakada handi bat, pasta egosia eta salteatu minutu batean. Atera platerera berehala. Pasta brokoli, oliba eta tomate lehorrekin 15’ - 20’ 4 Ohar ossungrrik Ez gehitu gatzik. Antxoak daukatenarekin nahikoa da. Egin brokolia lurrunetan, kurruskariago eta berdeago geratuko da, eta hobeto kontserbatuko ditu brokoliaren berezko azido folikoa, C eta A bitaminak, kaltzioa eta burdina. Pasta puntu-puntuan geratzeko, bota behar beste ur eta gatzatu. Lau litro ur bakoitzeko 1-2 koilarakada inguru da proportzio egokiena. #elikatupentsatzenduzuna