KAFEA H asteko Kafea ezinbestekoa da brunchean, usain eta zaporeagatik, baina, batez ere, egunaren hasieran zentzumenak pizteko eta askok hain beharrezkoa duten energia dosia eskuratzeko duen ahalmenagatik. Kafe bat nahi? Aurkikuntza Kondairaren arabera, 600. urtean, Khaldi izeneko artzain batek aurkitu zuen kafearen eragina, Etiopiako Kaffa eskualdean, ohartu zenean bere ahuntzek indar eta bizitasun handiagoa hartzen zutela kafe baiak jan ondoren. Ordudanik, kafe landareak bide luzea egin du: Sudanetik bidaiatzen zuten esklaboek Arabiara eraman zuten XV. mendean, eta Europara XVII. mendean iritsi zen. Alean! BOLADAN DAGO A B D E C NUTRI-SCORE B Kafea alean boga-bogan dago. Kafea artisau erara prestatzeko metodoak indarra hartzen ari dira, hala nola kafe makina italiarrak eta espresak, prentsa frantsesa edo V60 delakoa, eta, hori dela medio, gero eta gehiagok nahiago du kafea ale freskoetan, etxean ehotzeko eta usain eta zapore gehiagoko kafeaz gozatzeko. Prest al duzu zure ehogailua? Guk beti prezio onean dugu alea.