Banoffee 2.0 25’ 4 0,96 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Ohar os sung rri k Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %22 441 %2 0,13g GATZA %40 35,74g AZUKREAK %16 3,29g gantz saturatuak %35 24,58g GANTZA • 80 g intxaur • 80 g almendra • 80 g datil (hezurrik gabeak) • 80 ml ur bero • 4 platano • 250 ml jogurt Hidratatu datilak ur berotan gutxienez 10 minutu. Birrindu hidratatzeko erabilitako ura eta datilak irabiagailuarekin, pasta krematsu bat lortu arte. Datilak hidratatzen diren bitartean, txigortu intxaurrak eta almendrak, eta birrindu elikagaiak prozesatzeko gailu batean. Gorde geroko. Banakako edalontzi edo terrinatan, osatu geruzak era honetara tartekatuta: fruitu lehorrak, platano xerrak, jogurta eta datilen pasta. Errepikatu prozesua ontzia bete arte. Gain-gainean, jarri platano geruza bat eta hautseztatu fruitu lehorgutxi batzuk. Banoffee 2.0 25’ 4 Ohar ossungrrik Banoffee Pie errezetaren aldaera honek nutrizio kalitate hobea du; izan ere, platanoa mantentzen du, baina tofearen, esne-gainaren eta galletaren ordez datil pasta, jogurta eta fruitu lehorren krema erabiltzen ditu. Errezeta kaloriko samarra da; beraz, neurrian hartu behar da. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. #elikatupentsatzenduzuna