Basoko fruituen scone-ak 45’ 8 0,62 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE D Gozo KLASIKOA Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %21 412 %5 0,32g GATZA %25 22,40g AZUKREAK %53 10,69g gantz saturatuak %28 19,42g GANTZA • 300 g irin • 10 g azukre • 2 koilarakadatxo legamia (hautsa) • Gatz koilarakadatxo erdi bat • 85 g gurin (hotza) • Arrautza bat + beste bat orea margotzeko • 200 ml esne gain likido %35 MG • Banilla koilarakadatxo bat • 150 g basoko fruitu Limoi glaseatua • 100 g glas azukre • 15 ml limoi zuku • 5 ml esne Jarri labea berotzen 185 ºC-ean. Bol batean, jarri esne gaina, arrautza irabiatua, banilla eta irabiatu nahasketa. Beste bol batean, nahastu irina, azukrea, legamia eta gatza. Gehitu gurina, hotz-hotza, lauki txikitan ebakita, eta bateratu orea, papur txikiak eratzen hasi den arte. Osagai lehorren bolean, egin zulo bat erdian eta isuri ore likidoa. Bateratu leun-leun. Gehitu basoko fruituak eta berriro bateratu. Irineztatu sukalde gaina edo mahaia, eta jarri orea gainean. Egin 15 cm-ko diametroa eta 2 cm-ko altuera duen zirkulu bat. Ebaki triangelutan eta margotu arrautza irabiatuarekin. Eduki labean 20 minutu, edo kolore gorrizta hartzen duten arte. Atera labetik eta utzi sareta baten gainean. Bol batean, jarri azukrea, esnea, limoi zukua eta irabiatu dena ondo, pikorrik gabeko ore likido samar bat geratu arte. Gehitu glaseatua scone-eieta zerbitzatu epel daudela. Basoko fruituen scone-ak 45’ 8