Kafe kremaz betetako kauserak 30’ 16 kausera 0,16 € errazioak Haize kauserak Masa frijitu arin eta harrotua, betegarriarekin, eta glas azukre ukitu perfektuarekin. Tipikoak dira Espainiako eskualde askotan, eta lurralde bakoitzak bere errezeta du. A B D E C NUTRI-SCORE D Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %30 596 %16 0,99g GATZA %18 16,57g AZUKREAK %87 17,38g gantz saturatuak %63 43,99g GANTZA Kauserak prestatzeko • 120 ml ur • 60 ml esne (osoa) • Koilarakada bat eta erdi azukre eta kanela • Koilarakada erdi gatz • 20 g gurin • 120 g irin • 4 g legamia • 2 arrautza handi • Oliba olio birjina Betegarria egiteko • 200 ml esne gain (%35 koipeki) • Koilarakada bat krema gazta • 2 koilarakada eta erdi kafe espreso • Koilarakada bat kafe disolbagarri (arrasean) • Koilarakada bat eta erdi agabe ziropa Bahetu irina eta legamia Kazo batean, jarri sutan ura, esnea, azukrea, gatza eta gurina. Utzi irakiten 2 minutu eta gehitu kolpe batean irina eta legamia. Oratu masa kazoaren hormetatik askatuko den pilota bat lortu arte. Gehitu arrautza bat eta bateratu, eta ondoren gehitu bigarrena. Jarri olioa zartaginean, frijitzean orea estaltzeko adina, eta berotu 165-170 ºC-ra (frijigailua erabil daiteke). Egin intxaur baten tamainako pilotatxoak orearekin, eta bota zartaginera. Gorrituta daudenean, atera eta utzi paper xurgatzailearen gainean. Jarri erretilu batean eta hautseztatu azukrea eta kanela. Kafe krema prestatzeko, harrotu esne gainhotz-hotza gaztarekin, kafe disolbagarriarekin, kafe espreso hotzarekin eta ziroparekin. Bete kauserak kafe kremarekin. Kafe kremaz betetako kauserak 30’ 16 kausera