EROSKI EGITEN DUGU La Calandina, EROSKI Saria Aragoiko tokiko produktuari ONCE FUNDAZIOAREKIN DUEN KONPROMISOA BERRITU DU EROSKIK, EZGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONEN ENPLEGUA SUSTATZEKO BOST SARI, BOST ARRAZOI OSPATZEKO Albisteak EROSKIn bost sari eskuratu ditugu Urteko Saltokiaren 2025-2026 Sarietan, eta harro gaude, aitortza hori kontsumitzaileek ematen dutelako, eta kalitatearekin, berrikuntzarekin eta hurbiltasunarekin dugun konpromisoa berresten dutelako. Egunero gu aukeratzen gaituzten pertsonen konfiantza eta maitasuna adierazten dute bost sari horiek. Online supermerkatua: bederatzigarren urtez jarraian! Hainbat arrazoi daude sari horren oinarrian: gure kalitate-prezio erlazioa, bezeroarekiko arreta eta entrega epeen azkartasuna. Baita beste hauek ere: esperientzia digital erosoa, osoa eta egunero hazten doan produktu sorta, orain are gehiago gure marketplace berriarekin. Urteko saltoki onena: kategoria orokorra Aitortza horrek laburtzen du zer garen: pertsonak erdigunean jartzen dituen kooperatiba bat, elikadura hobearen alde lanegiten duena. Produktu freskoak Tokiko produktuen alde egiten dugulako apustu –nekazaritzako elikagaien 2.000 ekoizle baino gehiago ditugu–, jatorriaren ziurtagiria bermatzen dugulako eta konpromiso sendoa dugulako lehen sektorearekin eta tokiko ekonomiarekin. Hipermerkatuak Espazio modernoak, eraginkorrak eta konektatuak direlako, non produktu freskoak eta erosketa esperientzia diren ardatz. Hurbileko supermerkatuak eta frankiziak Laugarren urtez jarraian lortu dugu sari hori. Aitortzak gure denda eredu hurbilekoa, jasangarria, moldagarria eta humanoa saritzen du. Azken bost urteotan 300 denda baino gehiago zabaldu ditugu, ingurune bakoitzera egokitutako formatuetan. BOST SARI, BOST ARRAZOI OSPATZEKO EROSKIko ordezkariak Bartzelonan egin zen sari banaketa ekitaldian. ONCE Fundazioarekin dugun konpromisoa berritu dugu ezgaitasunen bat duten pertsonen lan arloko inklusiorako. 2001. urtean hitzartutako aliantza horri esker, ezgaitasunen bat duten 181 lagun laneratu dira EROSKIko hainbat postutan. Gerozko urteotan, hainbat lan plan landu ditugu eta ekimen ugaritan parte hartu dugu, hala nola “Txertatu Gela Ireki Sektorialak/ONCE Fundazioa” programan, banaketaren sektoreari loturiko formakuntzaren eta praktiken bidez enplegagarritasuna hobetzeko. Gainera, gure webguneak erabat eskuragarriak direla bermatzeko lan egiten dugu, eta Txertatu Enplegua entitatearen laguntza dugu, hautagaiak aukeratzeko, prestatzeko eta haien kalifikazioa hobetzeko. La Calandinak jaso du aurten EROSKI Taldeak urtero Aragoiko produktu onenari ematen dion saria. La Calandinak EROSKIrekin “egindako ibilbide profesionala” saritzen du aitortza horrek, Pilar Cristobal EROSKIren Aragoiko lurralde arduradunaren hitzetan, “gure lurraldeko produktu enblematikoak jartzen dituelako balioan, hala nola Calandako mertxika eta Empeltre barietateko oliba olio birjina estra”. Kooperatiba horrek Calandan (Teruel) du egoitza, gaur egun 158 bazkide ditu, eta Jatorri Deiturako mertxika eta olioa esportatzen ditu Europako eta Asiako merkatuetara.