Ideia inspiratzaileak • Tuterako kukuluak hegaluzez eta tipula more pixka batez beteak. • Endibiak gazta krema eta intxaurrekin edo izokin eta anetarekin. • Eskarola mingrana, kumino eta baratxuri salteatuen ukitu batekin. • Piper erreak eta epelak mendrezkarekin edo bakailao papurtuarekin. • Porru edo azalore erreak almendren ozpin-olioarekin. BERDURAK baita Eguberrietan ere Eguberrietako menuan berdura sartzeak freskura, kolorea eta oreka ematen die otorduei. Sasoikoak –adibidez, porruak, eskarola, orburuak, endibiak edo piper erreak– ezin hobeak dira lehen plater arinak sortzeko edo errekiei eta gisatuei laguntzeko. Haien testurak eta arintasunak leundu egiten dituzte plater koipetsuagoak, adibidez arkumea edo txerrikumea, eta dotorezia naturalaren ukitu hori ematen dute. Jai hauetako mahaian eskertzen dira halakoak. 8 Tradizioa eta benetakotasuna orekatzeko, prestatu zure taula EROSKIko gure bertako gazta hautatuak erabiliz, hala nola Mahón-Menorca JDB duen Alcaidus etxaldeko gazta, 2025eko Gazta Erdiondu Onenarekin saritua. EROSKIN kalitatezko gaztak aurkituko dituzu jatorrizkoaren zaporearekin. Jakin nahi duzu zerk egiten duen hain berezi?