K olonbiako Karibeko harribitxia berdinik gabeko hiri bat da. Hainbat bereizgarri nahasten ditu: iragan koloniala, kostaldeko zaporea, iragazkirik gabeko alaitasuna eta postalezko paisaiak. Cartagena bizi, entzun, dantzatu eta dastatu egiten da. Azulmarino agentziarekin Karibeko leku iradokitzaileenetako baten graziaz goza dezakezu, eta, gainera, %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelera, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Bidaiatu iraganera oraina alde batera utzi gabe. Cartagenara iritsi eta begien arreta deitzen duen aurrenekoa hiri harresitua da. XVI. mendeko gotorleku bat da, eta ipuinetakoa badirudi ere, benetakoa da eta bizitzaz beterik dago. Harresi horien barnean denbora modurik onenean geraturik dago, eta hango kaleetan kantoi bakoitzak istorio bat du kontatzeko: etxe kolonialak ate erraldoiekin, balkoi ederrak zein baino zein ederrago izateko lehian... Onena galtzea da. Benetan galtzea. Gorde mapa eta ibili oinez, nora jakinik gabe. Denetarik aurkituko duzu: margolan batetik atereak diruditen fruta saltzaileak, emakume palenquerak kolore biziko jantziak soinean dituztela eta kaleko musikariak, txanpeta, saltsa edo kunbia doinuak oparitzen. Eguzkia, gatza eta itsasoa Cartagena hondartza ere bada. Baina ez edozein hondartza. Hor dago, adibidez, Bocagrande, uhin modernoagoa duen hondartza, hotelez eta eraikin altuz betea; hor dira La Boquillako hondartzak, non esperientzia bertakoagoa eta autentikoagoa den, baina benetako altxorra pixka bat urrunago dago. Gorde egun bat Rosarioko Uharteak ezagutzeko. Lurreko paradisuei buruz dugun irudi egiazkoa da irla haietakoa. Ur turkesak, hondar zuria, palmondoak eta itsasoak baino apurtzen ez duen isiltasuna. Leku paregabea da snorkel edo urpekaritza egiteko, edo, besterik gabe, hamaka baten kulunkan bertan goxo egiteko. Mokadu bakoitza festa bat da Leku bat ezagutzeko modurik onenetako bat bertako janaria probatzea da. Eta Cartagenak badaki sukaldean. Lehen-lehenik zer? Ez zaitez joan arrautza arepa bat probatu gabe. Sinplea begitandu daiteke, baina gozo-gozoa da. Kalean saltzen dituzte, eta merkeak eta oso gozoak dira. Badira bestelako jakiak ere: patakoiak, arroza kokoarekin, arrain frijitua eta Cartagenako zebitxe famatua, limoi, tipula eta Karibeko zapore betearekin. Eta postrea? Korozo izozkia, marakuia paleta, edo, besterik gabe, azokako fruta fresko- freskoa. Getsemani, auzo ‘cool’-ena Hiri harresitua bada Cartagenako alde dotore eta kolonialena, Getsemani alderik bohemio, errebelde eta artistikoena da. Auzo hau, duela urte batzuetara arte bertakoena zen eta ez zen batere turistikoa; gaur egun, aldiz, bizitzaz beterik dago, baina berezko esentzia galdu gabe. Hango kaleetan, horma irudi koloretsuak eta grafitiz margotutako etxeak ikus daitezke han eta hemen, eta hango plazetan, jendea garagardoa hartzera esertzen da ilunabarrean eta haurrak futbolean jolasten dira Latinoamerikako beste edozein auzotan bezala. Trinidad plazan denetarik gertatzen da: musikariak zuzenean jotzen, kaleko janari postuak eta bidaiari taldeak garagardo bat konpartitzen. Gaueko bizitza lasaia eta giroa gustuko badituzu, Getsemani da zure lekua. Zurekin geratzen den jomuga Cartagena ez da bisitatu ondoren zerrendatik ezabatzeko jomuga. Lekuak besarkatu egiten zaitu, harrapatu bere historiarekin, liluratu bere koloreekin, dantzara bultzatzen zaitu nahi gabe eta arima eta sabela elikatzen dizkizu. Izan ere, batzuetan hori da bidaiatzea: lekuaren magiak eraman zaitzan uztea, leku berrietan nork bere buruarekin bat egitea, itsaso zaporea duten antzinako kaleetan galtzea eta argazki soilez gain beste zerbaitekin etxera itzultzea. Brisaren eta kolorearen hirian ikusiko dugu elkar! Orain, Azulmarinorekin, Cartagena jomuga paregabea bihurtzen da hondartzako oporraldi baterako, hegaldi zuzenak baitaude Madrildik World2Fly konpainiarekin. Gainera, Cali hiriko bidaiarekin konbina dezakezu eta bi ibilbideez gozatu. MAGIA KOLONIALA HARRESI ETA PALMONDOEN ARTEAN bidaiak