Izokin glasatua soja eta jengibrearekin, espinakaz eta intxaur kurruskariz egindako ohearen gainean 25’ 4 Konbinazioa A B D E C NUTRI-SCORE B Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %20 407 %30 1,83g GATZA %5 4,14g AZUKREAK %23 4,50g gantz saturatuak %39 27,13g GANTZA • 4 xerra izokin • Koilarakada erdi bat oliba olio birjina estra (OOBE) • 4 sorta baby espinaka • Koilarakadatxo erdi oliba olio birjina estra • Gatza • Limoi baten birrina eta zukua Glasatua egiteko: • 50 ml soja saltsa, sodio gutxikoa • 2 koilarakadatxo ezti • Koilarakadatxo bat jengibre • 1 baratxuri atal • Koilarakada bat arroz ozpin • Koilarakada bat olio • Koilarakadatxo bat maizena • 2 koilarakadatxo ur • Sesamo haziak Intxaur kurruskarirako: • Koilarakadatxo bat intxaur • Koilarakada bat perrexil fresko • 2 baratxuri atal • OOBE Glasatua egiteko, nahastu soja, eztia, jengibre eta baratxuri birrinduak, ozpina eta OOBE. Berotu su ertainean. Disolbatu maizena ur hotzetan, gehitu aurreko nahasketari eta kozinatu 1-2 minutu, eragiteari utzi gabe, zertxobait loditu arte. Atera eta gorde geroko. Prestatu intxaur kurruskaria, intxaur eta baratxuri birrinduak eta OOBE txorrotada bat nahastuz. Zartagin batean, txigortu 2-3 minutu, eraginez, erre ez dadin. Kendu sutatik, gehitu perrexila eta gorde geroko. Zartagin batean, OOBE pixka batekin, izokin xerrak jarriko ditugu, ondo lehortuta, su ertain-altuan, eta ia gorritu arte frijituko ditugu. Xerrak glasatuarekin blaituko ditugu, eta beste minutu pare bat kozinatuko ditugu, gehitutako glasatuarekin estali arte. Espinakei OOBE koilarakadatxo bat, gatz pixka bat eta limoiaren zukua eta birrina gehituko dizkiegu. Espinaka ohe bat zerbitzatuko dugu, izokin glasatua jarriko dugu gainean, eta platereratzea bukatzeko, intxaur kurruskaria eta sesamo haziak botako dizkiogu gainetik. Izokin glasatua soja eta jengibrearekin, espinakaz eta intxaur kurruskariz egindako ohearen gainean 25’ 4 PAGO DE CIRSUS CHARDONNAY ARDOA Izokinari laguntzeko oso egokia da ardo gazte, trinko eta fresko hau. Ahosabai iraunkorra uzten du, eta orekatu egiten ditu bai arrainaren koipea eta bai glasatuaren zapore biziak. Ardo zuri aromatikoa eta gorpuzduna gomendatzen da; Chardonnay hau, adibidez.