ZAILTASUNA: 1 / ERRAZIOAK: 8 / DENBORA: 15’ A B D E C NUTRI-SCORE B Platanozko elur oreinak txokolatearekin Sukaldea leku perfektua da oroitzapenak sortzeko, balioak erakusteko eta familian kalitatezko denbora konpartitzeko. Amantala jartzeko unea da, uneaz gozatzeko eta irin eta barre artean lasai egoteko. Kozinatu etxeko txikiekin 15 Oh r os sung rri k Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %7 131 %0 0,03g GATZA %13 11,69g AZUKREAK %14 2,80g gantz saturatuak %8 5,72g GANTZA 4 platano 100 g txokolate beltz urtzeko 10 g pretzel/cracker txiki (gutxi gorabehera 4 platano bakoitzeko) 10 g pinazi 8 mugurdi 1. Prestatu platanoa: zuritu eta ebaki platano bakoitza bi zati berdinetan. Sartu makilatxo bat haietako bakoitzean. 2. Urtu txokolatea: urtu txokolatea mikrouhin labean edo Maria bainuan, eragiteari utzi gabe, leun geratu arte. 3. Blaitu platano zatiak: murgildu pieza bakoitza txokolate urtuan, erabat estali arte. 4. Apaindu: txokolatea gogortu baino lehen, jarri pinaziak begi gisa, mugurdiak sudur gorri moduan eta pretzel-ak ebakita adar gisa. 5. Utzi lehortzen: sartu makilatxoak aparrezko edo kartoizko oinarri batean, txokolatea urtzen den bitartean zutik egon daitezen. Platanozko elur oreinak txokolatearekin ZAILTASUNA: 1 / ERRAZIOAK: 8 / DENBORA: 15’ Ohr ossungrrik Aukeratu errezeta errazak eta bisualak. Gaileta apainduak, txokolatezko boilurrak edo Eguberrietako frutazko broxetak. Prestatu lanerako eremua. Eduki osagaiak prest, babestu mahaia eta banatu zereginak adinaren arabera. Egin apustu apaindu daitezkeen errezeten alde. Horixe da unerik dibertigarriena. Utzi haurrei errezetak apaintzen topping-ak, glasatuak edo frutak erabiliz. Bakoitzak eman diezaiokeen ukitua da pizgarria. Konpartitu Eguberrietako magia. Sukaldean ari zareten bitartean, abestu Eguberri kantak, hitz egin familiako tradizioei buruz, etab. Erakutsi gauzak jasotzearen balioa. Saiatu “garbiketa unea” jolasaren parte dela erakusten. #elikatupentsatzenduzuna