Xehetasunen XARMA 21 Larruazala eta aldartea eraldatzen duten keinu txikiak. Indarberritu, argitu eta konpondu Eguberrietako skincare produktu oinarrizko hauekin. belle NATURAL NEKEAREN AURKAKO BEGI INGURUA Azido hialuronikoa, eskualanoa, kamamila estraktuak eta kafea ditu. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98,86. Ecocerten COSMOS Natural ziurtagiria du. Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago. belle-ren TISU MASKARA ARGIZTATZAILEA Hidratatu, argitu eta indarberritu egiten du. C bitamina, niazinamida eta anana estraktua dituen serum batez infusionatuta dago. %100 zelulosa begetalez eginiko ehuna da, eta jatorri naturalekoak dira osagaien %95. Test dermatologiko bidez frogatuta dago. belle AURPEGIRAKO PROCELLULAR ANPULUAK Formula kontzentratua larruazala berregiten eta gaztetzen laguntzeko. Elastina (%10), itsas jatorriko kolagenoa (%5), betaina (%3) eta niazinamida (%1) ditu. Test dermatologiko bidez frogatuta daude.