Hemen duzu gure abendualdiko egutegia 24 proposamenekin jai hauek konpartitzeko, ingurukoak zaintzeko eta zaporez eta gozamenez betetzeko 24 keinu Eguberri zoriontsuak izateko magia HASTERA DOA 1 Bazenekien EROSKI eta EROSKI SELEQTIA panettoneak Italian egiten direla? Hainbat aukera dituzu: tradizionala, txokolate pipitak eta tiramisua dituena eta etxeko txikienentzako bertsioa, txokolate txipekin eta gragea koloredunekin. Gainera, mini edo estandar formatuak dituzu aukeran. SELEQTIA panettone tradizional berriak Italiako panettone benetakoaren esentzia berreskuratzen du. Piamonteko eskualdean egina da eta Basque Culinary Centerrek bermatua. Bi eguneko hartzitze prozesu naturalari jarraituz egiten da, eta haren masa delikatua zitrikoen azal konfitatuz eta sultana aranpasaz aberasten da. Hala, opilak lurrin, gozotasun eta testuraren arteko oreka perfektua du. Abendua da: hauxe da garaia Eguberrietako zuhaitza, jaiotza eta etxea magiaz betetzen duten apaingarri horiek guztiak trastelekutik ateratzeko. Hartu tarte bat txoko bakoitza prestatzeko, zure etxea festaz janzteko. Eta dena prestatzen duzunean, egin geldialditxo bat eta gozatu EROSKI SELEQTIA panettonearen puska batez, kafe bero batekin batera. Sumatu giroaren epeltasuna, hartu arnasa barrutik eta dastatu une berezi hori: Eguberriak hasi berri dira.