Eguberrietako PAVLOVA 2h (eta hozteko prozesua) 12 A B D E C NUTRI-SCORE D Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %14 279 %3 0,19g GATZA %52 46,93g AZUKREAK %15 3,04g gantz saturatuak %10 7,0g GANTZA Pavlova: • 6 arrautza • 500 g azukre hauts (glas) • Koilarakadatxo erdi tartar krema edo koilarakadatxo bat ozpin • 2 koilarakadatxo arto irin • Gatz pittin bat • Koilarakadatxo bat banilla estraktu (aukerakoa) Laguntzeko: • 150 ml esne gain (%35 koipeki) • Koilarakada bat azukre, banilla erakoa • 120 g mugurdi fresko • 2 eskutada pistatxo xehatu • Anana natural baten bi xerra Mugurdien ‘coulis’-a: • 150 g mugurdi • 2 koilarakada azukre • Limoi erdi baten ura Bereizi arrautzen gorringoa eta zuringoa, eta gorde zuringoak geroko. Giroko tenperaturan eduki behar dira, gero errazago harrotzeko. Bahetu azukre hautsa. Hartu koilarakada pare bat eta nahasi arto irinarekin. Gorde geroko. Jarri zuringoak gatzarekin eta tartar krema (edo ozpina) ontzi batean, eta hasi harrotzen abiadura ertain-mantsoan. Zuringoak aparra ateratzen hasten direnean eta opaku daudenean, gehitu azukre hautsa pixkanaka, euria balitz bezala, irabiagailuaren motorra gelditu gabe. Merengeari gune guriak ikusten hastean, azkartu abiadura, eta abiadura ertain-azkarrean, jarraitu irabiatzen distiratsu eta trinko geratzen den arte eta gune irmoak ikusi arte. Irabiagailuaren motorra oraindik martxan dugula, gehitu lehendik arto irinarekin nahasitako azukrea eta banilla estraktua. Irabiatu beste pare bat minutuz, dena bateratzeko adina denbora. Jarri labea berotzen 120 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Molde biribil baten laguntzaz, marraztu 22 cm inguruko zirkulu bat laberako paper batean; eredu gisa erabiliko dugu. Eman buelta paperari. Jarri merengea 12 multzo txikitan, zirkuluaren bueltan, obalo forma emanaz. Egin merengea labean 30 minutuz 120 ºC-an; jaitsi tenperatura eta eduki labean beste ordu eta erdiz 100 ºC-an. Itzali labea eta utzi merengea barruan hurrengo egunera arte. ‘Coulis’-a egiteko, jarri eltze batean mugurdiak azukrearekin eta limoi urarekin. Jarri sutan eta beratu dadila dena 15 minutuz. Jaitsi sua, eta eduki su txikian beste 15 minutuz. Iragazi ‘coulis’-a sare fina duen iragazki batekin, eta sartu hozkailuan. Pavlova zerbitzatu aurretik apaintzen da, bestela merengea busti egiten da eta. Harrotu esne gaina azukrearekin. Pasta mozteko gailu batekin, moztu anana xerrak izar formarekin. Xehatu pistatxoak. Banatu ‘coulis’-a eta estali zati bat harrotutako esne gainarekin. Apaindu mugurdiekin, pistatxoekin, anana izarrekin... Postre hau neurrian jan behar da. Eguberrietako PAVLOVA 2h (eta hozteko prozesua) 12