Olagarro zebitxea 40’ 4 Konbinazioa A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE A Ba al zenekien…? Peruko zebitxea Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial izendatu zuen Unescok 2023an. Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %6 128 %26 1,59g GATZA %5 4,16g AZUKREAK %2 0,37g gantz saturatuak %3 2,03g GANTZA • Olagarroaren 4 garro • 5 lima • Koilarakadatxo erdi gatz • 1 aji limo (edo beste edozein jaki min) • Tipula more bat • Jengibre zati bat • 12 adartxo martorri fresko • Arrain salda, basokada 1 • Koilarakada bat kiko Lehendabizi, tigre esnea prestatuko dugu osagai hauek nahastuta: tipula morearen zati bat, jengibrea, bost limen zukua, arrain saldaren basokada bat eta olagarroaren ebakin batzuk. Dena birrinduko dugu testura likido, zuri eta krematsu samarra lortu arte. Geroko gordeko dugu. Tipula ebakiko dugu, juliana eran. Olagarroa ebakiko dugu, txanpon moduan, eta gatza, ukitu mina eta tipula morea gehituko dizkiogu. Gainetik isuriko dugu tigre esnea, eta bost minutuz pausatzen utziko dugu hozkailuan. Martorriz eta arto frijituz apainduta zerbitzatuko dugu. Olagarro zebitxea 30’ 4 RÍAS BAIXAS MARTÍN CÓDAX, ALBARIÑO JD Ardo honen azidotasun biziak eta “Atlantikotasun” nabariak nabarmendu egiten dituzte plateraren ñabardura zitrikoak eta orekatu haien intentsitatea. Hala, bat-egite freskoa, aromatikoa eta bizitasunez betea lortzen da.