E spainian, lau adin txikikotik bat pobrezia egoeran bizi da. Zifra horren atzean egoera gogorrak daude: mahaian haragia edo arraina jarri ezin duten familiak, etxe hotzak neguan edo libururik eta aisialdirik gabe hazten diren txikiak. Pobreziak ez du gosea ekartzen soilik; etorkizuna ere baldintzatzen du. Etxeko epeltasun hori besteei ere helarazten zaien egun hauetan, elikaduraren eta jangela sozialen alde emandako laguntzak egiazko aterpe bihurtzen dira. Hori dela eta, urteari elkartasunez agur esatera gonbidatzen zaitugu. Zure laguntzaren bidez, elkarte hauek sendotu egin ahal izango dituzte beren proiektuak. Mallorca Sense Fam Elikagai freskoak banatzen ditu etxez etxe, boluntarioen laguntzarekin. Cáritas Aurrez ordaindutako txartelak ematen ditu familia bakoitzak bere elikagaiak aukera ditzan. Gurutze Gorria Oinarrizko beharrizanei erantzuten die eta elikadura osasungarriari buruzko formakuntza ematen du. Gosearen aurkako Ekintza Elikadura arloko ekintzailetza bultzatzen du egoera zaurgarrian dauden emakumeen artean. FESBAL Oinarrizko elikagai bat, esnea, eskura izatea bermatzen du. Eguberri hauetan EROSKIren ELKARTASUN PLANEKO zentimo bakoitza plater bero bat bihurtzen da, edo irribarre bat, edo aukera bat. Izan ere, konpartitzen dugunean, denok irabazten dugu. 23 EGUBERRIAK helburu batekin Izan ere, Eguberriak pausa bat egiteko eta bizitakoarengatik esker ona adierazteko egunak ere badira: erritmoa jaisteko, mahaiaz eta inguruan ditugun horietaz gozatzeko garaia da. Ondo maite zaituenak, hobeak egiten ditu zure Eguberriak LASAITASUNA 24 eta esker ona elkartasuna