EROSKI EGITEN DUGU EURTEKO FRANKIZIA EMAILE ETA FRANKIZIATU ONENAREN SARIAK JASO DITU EROSKIK ‘MAREA KAPITAINA’ SUSTAPEN LANEAN ARITU DA HAURREK ITSASOKO PRODUKTUAK JAN DITZATEN “TOKIKO HORNITZAILEEI LAGUN EGITEKO PROGRAMA” ARRAKASTATSUA IZAN DA 376 partaide ditu Albisteak EROSKIren “Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programak” dagoeneko 376 partaide ditu. Ekimena Euskal Autonomia Erkidegoan sortu zen 2022an, nekazaritzako elikagaien sektoreko ekoizle txikiei laguntzeko, eta pixkanaka beste erkidego eta eskualde batzuetara zabaldu da: Galiziara, 2023an, eta Nafarroara eta Aragoira, 2024an. Asmoa da EROSKIren ezagutza eta konpromisoa handitzea tokiko hornitzaileekin eta haien ingurunearekin, eta haiei prestakuntza eta babesa ematea, beti izan dezaten nola hobetua ekoizpen sistema jasangarriagoetarantz; eta, horrekin batera, lagun egitea eta gidari izatea, produktuen kalitate handiagoa lortzeko eta balio katean gardentasun handiagoa lortzeko. “EROSKIk lankidetza estutzea bilatzen du gure tokiko hornitzaileekin, eta gonbidatzen ditugu programa honetan parte hartzera, elkarrekin egin dezagun merkaturatzen ditugun produktuen jasangarritasunerako bidea, hori baita, gaur egun, kontsumitzaile guztien kezka. Banaketan gabiltzanok funtsezko pieza gara nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzeko, eta guretzat ardatz estrategikoak dira bai tokiko ekoizpenak eta bai jasangarritasuna”, azaldu du EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak. “Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programa” horretan izan diren partaide guztietatik, 101 EAEkoak dira, 179 Galiziakoak, 47 Nafarroakoak eta 49 Aragoikoak. 376 partaide ditu “TOKIKO HORNITZAILEEI LAGUN EGITEKO PROGRAMA” ARRAKASTATSUA IZAN DA Maiatzean, Mareak Kapitaina ekimenaren eskutik, Galiziako eta Asturiasko ikasleak beren lonja hurbilenetara joan dira bisitan, itsasoko lanari buruz, tokiko arrantza arteei buruz eta sasoiko produktuei buruz gehiago ikasteko, eta enkante batek nola funtzionatzen duen bertatik bertara bizitzeko. Vegalsa-EROSKIren helburua da ”askotariko elikadura sustatzea, eta, horrez gain, itsasoko produktuak jateak dituen onurei buruz kontzientzia zabaltzea”, azaldu du Gabriela Gonzalezek, Vegalsa-EROSKI-ko Jasangarritasun eta Komunikazio zuzendariak. EROSKIk urteko Frankizia emaile Onenaren Saria jaso du, eta Pablo Higuerok, EROSKIren frankizia duen saltzaileak, urteko Frankiziatu Onenaren Saria elikagaien sektorean. Frankizia emaileen Espainiako Elkarteak ematen dituen sari horiek “aitortza bat dira gure frankizia duten saltokiak gustura egoteko egunero egiten dugun lanari”, adierazi zuen EROSKIko Frankizien zuzendariak, Alberto Cañasek. Pablo Higuerok lau denda ditu EROSKIren frankiziarekin, eta hauxe adierazi zuen saria jasotzean: “EROSKIrekiko harreman profesionala eta lankidetza bikaina da, bat egiten dugu balioetan, eta, hala erlazio iraunkorra eta konfiantzazkoa dugu kooperatibarekin”. EROSKIk seigarren aldiz irabazi ditu sari hauek: lau aldiz Frankizia emaile Onenarena eta bigarren aldiz Frankiziatu Onenarena.