Lata txikiak, soluzio handiak Arrain kontserbak gure janaritegian “badaezpada” eduki ohi ditugun altxor horietakoak dira, baina, berez, leku nabarmena merezi dute gure elikaduran. Praktikoak, zaporetsuak eta nutrizio balio handikoak dira, ezin hobeak plater azkarrak prestatzeko, eta entsalada, pasta edo enpanadetan osagarri gisa erabiltzeko. 3 errezeta azkar agian ezagutzen ez zenituenak Frijitu arin-arin tipula eta piper berdea, gehitu arroza eta nahastu ondo. Isuri arrain salda proportzio honetan: arroz neurri bakoitzeko saldaren bi (osoko arroza erabiltzen baduzu, gehitu saldaren beste neurri bat). Irakiten 20 minutu eduki ondoren, gehitu txipiroiak tintan (lata bat), ondo nahasiz. Kozinatu beste 5 minutu eta zerbitzatu. Arroz beltza txipiroiekin Beste kontserba batzuk prezio onean arroz azkar bat ontzeko A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE B