Bila itzazu osagaiak EROSKIn Festa zaporea Sardina erreen txigorkiak 20’ 4 0,99 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %13 252 %14 0,86g GATZA %4 3,26g AZUKREAK %15 3,09g gantz saturatuak %16 11,22g GANTZA • 2 baratxuri atal • 8 sardina • 3 g piperrauts gozo • 3 g kumino (hautsa) • Limoi 1 • Tomate bat (ongi heldua) • Tipula more baten erdia • Baserriko ogia (4 xerra) • 15 ml oliba olio birjina estra (OOBE) • Albaka freskoa • 1 g gatz • 2 g piperbeltz Garbitu sardinak, erraiak eta ezkatak kenduta. Ondo garbitu eta lehortu ondoren, ondu gatzez eta piperbeltzez. Ebaki baratxuria xehe-xehe, eta, bol baten, nahastu olioarekin, piperrautsarekin, kuminoarekin eta limoi baten zukuarekin. Jarri sardinak airfryer-ean eta zabaldu gainetik ongailua. Frijitu 180 ºC-an 10 minutuz. Txigortu ogia kurruskari geratu arte, ebaki tomatea xerratan eta ondu gatz eta olio pixka batez. Ebaki tipula morea juliana eran. Jarri olioz eta gatzez ondutako tomatearen xerrak txigorkiaren gainean. Ipini sardina trontzo pare bat txigorki bakoitzean, eta tipula zerrenda batzuk eta albaka hosto batzuk gainean. Sardina erreen txigorkiak 20’ 4 San Joan gauak gatzaren eta suaren usaina du, eta, nola ez, sardina erreen usaina. Hain gurea den tradizioak solstizioaren sua eta udako zapore autentikoenetako bat uztartzen ditu. Kostaldeko herri askotan, sardina da protagonista nagusia: aire librean erretzen da, eta musikaz lagunduta, lagunartean eta desio onen giroan dastatzen da. Galizian, adibidez, ohitura da sardinen hezurrak sutara botatzea, zorte ona ekartzeko. Festaren parte izateaz gain, sardina arrain urdin osasungarria eta zaporetsua da, omega 3 iturri aberatsa, eta ezin hobea urte garai honetan dastatzeko, oraintxe baitago puntu-puntuan. Zukutsua, hatzak miazkatzeko moduko gantz ukitu horrekin, ezin hobea ogiarekin edo entsalada fresko batekin... Zer gehiago eska daiteke udarari ondo ekiteko!