Entsalada, errukula eta pistatxo pestoarekin 15’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE B • 4 tomate (askotarikoak) eta koloretako cherry tomateak • Burrata bat • Brinoi bat • Abrikot bat • 6 gerezi • 4 marrubi • 8 meloi pilotatxo (cantalupo mota) • 6 oliba beltz • Kimu berdeak, eskutada bat • Errukula eta pistatxo pestoaren koilarakada eta erdi Pestoa egiteko • Errukula katilukada bat • Pistatxo gordinen katilukada erdi bat • Katilukada laurden OOBE • Koilarakada bat limoi zuku • Baratxuri atal bat • 25 g Parmako gazta (birrindua) Pestoa prestatzeko, irabiagailuaren ontzian sartuko ditugu osagai guztiak, eta birrindu egingo ditugu. Geroko gordeko ditugu. Frutak eta berdurak garbituko ditugu, eta ebaki. Entsalada prestatzeko, kimu berde eta tomatearekin egingo dugu ohea, gainerako frutak jarriko ditugu gainean eta burrata erdian. Azkenik, pestoarekin onduko dugu. Oliba beltzekin apainduko dugu. Entsalada, errukula eta pistatxo pestoarekin 15’ 4