Familiak ez du utziko sandia puskaren alerik platerean. 5 al día elkarteak egunean 5 errazio fruta eta barazki jatea aholkatzen du ERREZETAK BOUQUET SANDIEKIN Goiburu horri jarraitzen diote Bouquet sandiek. Une egokiaren zain egoten dira landaketa %100 nazionalaren alerik onenak zuri eskaintzeko. Hala, kalitate puntu gorenean goza ditzakezu. Eguraldi ona Eguraldi ona iristea eta Bouquet sandiak sinonimoak dira. Egokiak dira landa-ingurunerako nahiz hondartzarako, piknik baterako, igerilekurako... Kirolariak dira, motxileroak dira, nomadak dira, eta, aldi berean, oso-oso etxekoak. Bouquet sandiak lagun onak dira urte garai honetako unerik onenetan. Eta ezin hobeak dira partekatzeko. B arietate garaia Unean uneko gogoaren arabera sandia bat edo beste aukera dezakezu: Erreferentziazko “izarra”, hemen eta Europan, azal marraduna duen sandia gorria da ; formatu estandarrean edo mini neurrian aurkituko duzu Bouquet sandia horiak jende asko harritzen du koloreagatik eta zaporeagatik. Ahaztu gabe azal berde ilun-beltzeko eta mami gorriko sandia. Mini neurriko sandia ezin egokiagoa da pertsona bat edo bi bizi diren etxeetarako, tamaina eta pisu txikia baitu. Sandia konbentzionalak bezala, ekologikoak ere baditugu, jakina, Bouquet Bio markaren pean. Ondo elikatzeko garaia C eta A bitaminak dituenez, Bouquet sandia zaporea eta osasuna da. Ahalmen handiko antioxidatzailea ere bada. Eta %90 ura denez, fruta hidratatzailea eta freskagarria ere bada: lagun ezin hobea zure eguneko jardunerako. Sormenerako garaia Zapore orekatua du ahosabairako eta testura kurruskaria. Oso gustura jango duzu postre gisa, pusketatan, edo errezeta gustagarri, askotariko eta iradokitzaileetan. Bouquet Sandiak mintzo da -erako GARAIAN GARAIKOA Familiak ez du utziko sandia puskaren alerik platerean. Erosi Bouquet sandia bat, ireki eta ebaki zati txikitan. Gorde hozkailuan, itxitako ontzi batean. Hala, jateko prest egongo da beti.