hemen da UDA Hasi da atzerako kontaketa, Eguraldi ona iristearekin batera, egunak luzatu egiten dira, eguzkiak indar handiagoz egiten du distira eta udako energia sumatzen hasten da giroan. Prest zaude udarari besoak ondo zabalduta ongietorria egiteko? Gorputza eta burua puntuan jartzeko unea da, urte garai zirraragarrienaz ahalik eta gehien gozatzeko. Hori lortzeko gakoak emango dizkizugu hemen. Hasteko, bete zure dieta kolorez eta bitaminaz, orain unerik onenean dauden fruta hezurdunekin. Eta jarraitu otordu arin eta praktikoak egiten, arrain kontserbak, entsaladak eta plater osasungarriak janez. Minutu gutxitan prest izango dituzu dastatzeko. Izan ere, udan, une gozagarri eta atseginak beti luzatu egiten dira. Eta gogoratu beti egunean egotea, boladan dauden produktuak zure eguneroko ohituretan sartuz. Azkenik, babestu zure larruazala eguztik. Datozen hilabeteetan, lagun ezin hobea izango dugu eguzkia, baina erronka handia ere bai. Ate joka da uda... Presta zaitez urte garai hau merezi duen bezala bizitzeko, eta, aldi berean, gure dendetan aurkituko dituzun eskaintzatzarrekin aurrezteko.