Bete zaitez kolorez eta BITAMINAZ GEREZIAK TOKIKO PRODUKTUA Gure Aragoiko, Andaluziako, Nafarroako eta Errioxako dendetan zure ingurune hurbilean bildutako gereziak aurkituko dituzu, heltze puntu onenean. SASOIA Maiatzetik uztailaren erdi aldera. JATORRI DEITURA Gure EROSKI gerezi eta pikota guztiek Jerteko Jatorri Deitura Babestua (JDB) dute . Mundu mailan estimatuak dira, haien zapore gozo eta azal leunagatik. 500 metrotik gorako altueran landatzen dira, eta eskuz jasotzen dira puntu-puntuan daudenean. Tokiko gure fruta hezurdunak sasoiko kanpainan baino ez daude eskuragarri, barietate bakoitzaren erritmo naturala errespetatzen dugulako. Era horretara, landa inguruneko onena eramaten duzu etxera, frutaren freskura, zaporea eta jatorria bermatuta. Hemen da uda, eta, urte garaiari ondo ekiteko, lehen gakoa platerean jartzen duzuna da. Gorputza ondo prestatzeko jakirik onenetakoak fruta hezurdunak dira: zukutsuak, freskoak eta kolorez beteak. Aranak, gereziak, brinoiak, abrikotak, mertxikak... urtaro aldaketaren iragarle dira, eta bitamina, zuntz eta energia naturalaren iturri ezin hobeak. Sartu fruta horiek zure dietan, eta erraz-erraz beteko duzu egunean bost errazio fruta etaberdura jateko gomendioa. Gainera, sasoi honetan daude puntu-puntuan, eta, beraz, zaporetsuagoak eta elikagarriagoak dira. Gure fruta hezurdun guztiak jatorri nazionalekoak dira. Tokiko ekoizleekin eta zure inguruneko jatorri deitura onenekinhartu-eman estuan egiten dugu lan.