AURPEGIA BABESTEKOA Larruazal argia dutenek edo eguzkiarekiko sentibera direnek erabiltzekoa da. Berariaz formulatuak daude aurpegiko larruazalerako, babes faktore oso altuekin. Formula horiek lagundu egiten dute zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta oil free erako produktuak dira. Eguzkitan egon ondorenerako... Aftersun lozio hidratatzailea eta lasaigarria Testura arineko emultsio fluidoa. Osagai hauek ditu: alantoina, glizerina, pantenol, E bitamina eta aloe vera kontzentratua. Eragin hotzeko aloe vera aftersun gela Areagotu egiten du erosotasun eta freskura sentipena eguzkiaren eraginpean egon ondoren. NOLA EMAN ONDO EGUZKI BABESA Eman azal garbi eta lehorraren gainean. Erabili behar besteko kantitatea: aurpegirako, bi krema lerro hatz erakuslearekin eta hatz luzearekin zabalduta, eta gorputzerako, 30 ml inguru. Eman eguzkitan jarri baino 15-30 lehenago. Bi ordutik behin eman berriro krema, bereziki bainuaren ondoren. Ez ahaztu eremu sentikorrak, hala nola belarriak, lepoa, oinak eta eskuak.