Zergatik ditugu fruta hezurdunak denbora gehiagoz? TOKIKO PRODUKTUA Aragoin, Andaluzian, Nafarroan eta Errioxan mertxika gorriak eta horiak dastatu ahal izango dituzu; landa ingurunetik zuzenean dendara iristen dira fruta horiek. TOKIKO PRODUKTUA Errioxako, Nafarroako, Balearretako eta Andaluziako tokiko aranak ditugu. MERTXIKAK SASOIA Maiatzetik urrira. SASOIA Aran gorria maiatzetik abendura egoten da eskura, eta klaudia arana, abuztutik urrira. JATORRI DEITURA Gehien-gehienak Kataluniakoak eta Aragoikoak dira jatorriz. Irailean eta urrian, Calandako Mertxika JDB (Teruel) dastatu ahal izango duzu, oso estimatua duen zapore gozoagatik eta tamaina handiagatik. Zuhaitzean daudenean, banaka-banaka biltzen dira poltsa batez, heltze prozesuan babesteko. Aranak Zergatik ditugu fruta hezurdunak denbora gehiagoz? Ikerketari esker eta barietate berrien garapenari esker, gaur egun askoz denbora gehiagoz goza dezakegu gure fruta hezurdun gogokoenez. Aukera berri horiek sendotasun handiagoa dute hotzaren aurrean, heldutasunera iristeko ordu gutxiago behar dute tenperatura hotzetan eta hobeto jasaten dituzte lehorteak. Horri guztiari esker, aurrez pentsaezina zen zonaldeetan lortu da fruta hauek landatzea, oso emaitza onekin, gainera. Horri gehitu behar zaio lehendik oso gurea dena: klima ezin hobea. Iberiar penintsulako altuera eta tenperatura aniztasunari esker, modu naturalean “luzatu” da fruta hauen denboraldia. Hegoaldean hasten da dena, han apirilean heltzen dira lehen frutak, eta ondoren irailera arte edo urrira arte luzatzen da sasoia, ingurune freskoagoetan eta menditsuagoetan, hala nola Aragoin edo Kataluniako Pirinioetan. Hala, udararen zaporeaz goza dezakegu ia urte erdian. #elikatupentsatzenduzuna