EROSKI EGITEN DUGU Gaur egun, 1.300 lagun baino gehiago ari dira lanean hango instalazioetan Elorrioko egoitzak 50 urte bete ditu BEZEROEN ARRETAN LIDER IZATEN JARRAITZEN DUGU Espainiako ETE-en hazkundea elkarrekin bultzatzen Albisteak Udazken honetan, EROSKIn gure Elorrioko egoitzaren 50. urteurrena bete dugu, eta lekuari bizitza ematen diotenekin ospatu dugu: langileekin. Hiru astetan, hainbat jarduera eta topaketa egin ditugu elkarrekin, historia oroitzeko eta etorkizunerantz bultzatzen gaituzten lokarriak estutzeko eta indartzeko. Irekiera ekitaldian, Elorrioko Udaleko hainbat ordezkari etorri ziren bisitan. Haiek eta gure lantaldeko kideek urteurrena oroitzeko irudi bat agertu zuten, bost hamarkada hauetako mugarri garrantzitsuenekin. Ospakizuneko ekitaldian, alkateak, Julene Lazkanok, EROSKI bezalako kooperatiba bat udalerrian izateak duen balioa nabarmendu zuen, enplegua, aberastasuna eta sustraitzea sortzen dituelako. Rosa Carabel EROSKIko CEOak eta Beatriz Aparisi egoitzako gerenteak ere hartu zuten hitza, eta Elorriok duen funtsezko eginkizuna eta konpromiso partekatua azpimarratu zituzten. Gaur egun, 1.300 lagun baino gehiago ari dira lanean gure instalazioetan. Hemendik bultzatzen ditugu berrikuntza logistikoa, tokiko garapena eta lankidetza 367 euskal hornitzailerekin baino gehiagorekin. Mende erdi geroago, ilusioz begiratzen diogu etorkizunari, sinetsita mugarri hau hazkunde eta komunitatearekiko konpromiso etapa berri baten hasiera besterik ez dela. Elorrioko egoitzak 50 urte bete ditu Gaur egun, 1.300 lagun baino gehiago ari dira lanean hango instalazioetan Rosa Carabel CEOa, udaleko ordezkariekin eta sorreratik instalazioen ardura izan duten gerenteekin. Beste urte batez, eta 14 dira dagoeneko, bezeroen arretan lider izendatu gaituzte Urteko Bezeroen Arreta Zerbitzu Onenaren Sarietan, fidelizazio taldearen kategorian, hain zuzen. Sotto Tempo Advertising aholkularitzak ematen duen sari horrek harrotasun berezia sortzen digu, gehien baloratzen duguna saritzen duelako: entzutea, laguntzea eta egunez egun guregan konfiantza dutenei erantzutea. Aitortza horren atzean lantalde handi bat dago: 100 lagun baino gehiago harreman zentroan eta milaka gure dendetan. Eta guztien konpromisoa bat eta bera da: zerbitzu hurbilekoa, azkarra eta kalitatezkoa ematea. Dei bakoitza, sare sozialetako mezu edo iruzkin bakoitza aukera bat da hobetzeko eta EROSKI esperientzia pertsonekin eta pertsonentzat eraikitzen dela erakusteko. Ilusio berarekin jarraituko dugu lanean, bikaintasuna ez baita behin lortzen: berritu egiten da, egunez egun. Enpresa txiki eta ertainek etorkizuna eraikitzeko duten indarrean sinesten dugu EROSKIn. Horregatik, hitzarmen bat sinatu dugu CEPYME konfederazioarekin, CEPYME500 proiektua bultzatzen eta sustatzen duen entitate gisa. Hazkundean eta nazioartekotze arloan lider diren ETE-ei aitortza egiten die proiektu horrek. Aliantza horren bidez, Espainiako enpresa ehunarekin dugun konpromisoa berretsi dugu, aurrerantzean ere gure kooperatiba eta frankizia ereduaren bidez aukerak, berrikuntza eta tokiko enplegua bultzatzen jarraitzeko.