A rroza umila eta sofistikatua da aldi berean. Paella tradizional bat nabarmentzen duen izarra izan daiteke, edo bol garaikide baten osagarria, esaterako, berdura freskoekin, xerra finetan ebakitako haragiarekin edo beroaren eragin hutsez urtzen den galeper arrautza batekin onduta. Barietate bakoitzak bere izaera du: soltea, krematsua, aromatikoa edo itsaskorra; ale bakoitzak aukera sorta zabala eskaintzen du, plater klasikoenetatik gaur egungo foodie joerako plateretara. Baina, zaporeaz harago, arrozak elikatu egiten du eta lotura sortzen du: energia, zuntza, bitaminak eta mineralak –magnesioa, adibidez– ematen dizkigu, eta beste kultura eta belaunaldiekin eta eguneko une bereziekin lotzen gaitu. Tradizioaren eta berrikuntzaren zaporea du, eta gogorarazten digu, sukaldean eta bizitzan, plazer handienak, sarri, ale soilenetatik datozela.