E saten utenez, “arroza uretan jaiotzen da eta sutan hiltzen”. Duela aste batzuk entzun nuen esaldi hori eta zer pentsatua eman zidan eguneko erritmoa azkartzen denean ahaztu egiten zaidan zerbaiti buruz: sukaldean dena hasten dela suak piztu baino lehen, zaintzan, itxaronaldian edo osagai bakoitzaren aukeraketan. Agian, horregatik, dagoen elikagairik eskuzabalena iruditzen zait arroza: inguratzen duen guztia hartzen du. Berdura freskoen frijitu bat, kontserbako orburu samur batzuk edo izozkailutik ateratako ilar batzuk, bat-batean prestatutako plater bati kolorea emateko. Gaur egun, ondo jatea ez da daukazun denboraren araberakoa, zure antolatzeko moduaren araberakoa baizik. EROSKIn badakigu hori, eta horregatik, hilabete honetan ere zure ondoan egon nahi dugu, eta produktu sorta zabala aukeratu dugu, berdurez hainbat modutara goza dezazun: freskoak, izoztuak, hutsean ontziratuak edo mikrouhin laberako prest daudenak. Izan ere, azaroa aurre hartzeko hilabetea da. Janari biltegia zentzuz betetzeko hilabetea, prezio onak, sustapenak, gure “Black November” aukera eta beste eskaintza ugari aprobetxatuz, Eguberrietarako dena prest izateko. Horrenbestez, zenbaki honetan astez asteko egutegi bat aurkeztuko dizugu, zure menuak antolatzeko, aurrezteko eta zaporeari eta aurrezkiari uko egin gabe elikadura orekatuaz gozatzeko. Hala, jaiegun bete-betekoak iristen direnean, denbora izango duzu presarik gabe gozatzeko, hasieratik gauzak ondo egin izanaren poz asearekin. Eta sustapen eta sustapen artean gutiziaren bat erosi nahi baduzu, badira aurrez merkeago eros ditzakezun opariak ere: bertako produktuen saskiak, ardo bereziak edo gourmet ukitu bat, zera aderaziko duena: “gogoan izan zaitut”. Izan ere, Eguberriei aurre hartzea ez da zerrenda kontua soilik, ilusio kontua baizik. editoriala Eroski club aldizkariko taldea Jarrai iezaguzu Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna ZAIN EGOTEARE N zaporea ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Hutsen zuzenketa: “EROSKI CLUB aldizkariaren azken edizio inprimatuan akats bat izan zen EROSKI SELEQTIA produktuen sustapenean: bigarren alean (bietatik merkeenean) %50 itzuliko dugula adierazten zen, baina beherapena %30ekoa da bigarren ale horretan”.