P robatu Aneto krema natural berriak: kuia errea, oilasko errea berdurekin eta ganba eta itsas zapo krema. Etxean prestatuko zenituzkeen kremen antzera daude eginak, osagai freskoak eta naturalak soil- soilik erabilita, eta oliba olio birjina estrarekin kozinatuta. Lurrin artifizialik gabe, esnekirik gabe eta almidoirik gabe. Aneto kremen bereizgarri nabarmenena haien irakite prozesua da. Bestalde, osagaiak erre eta salteatu egiten dira, errezetak askoz gozoagoak izan daitezen. Gainera, hurbileko kooperatiba sozialetatik datozen berdurekin eta, oilasko kremaren kasuan, Animalien Ongizatea zigiluarekin ziurtatutako etxaldeetako haragiarekin daude kozinatuta. Osasungarriak eta elikagarriak izateaz gain, aukera ezin hobea dira sukaldean lan handirik hartu gabe lehen plater on batez edo afari gustagarri batez gozatzeko. Aneto krema natural berriak ETXEKO ZAPOREA Aneto mintzo da -erako