KALABAZA KROKETAK 120’ 4 By peace_l0ve_vegan • 100 g gurin (edo margarina) • 100 g gari irin • 650 ml edari begetal (%0,0 azukre) • Kalabaza bat • 4 tipula • 70 g mozzarella gazta • OOBE • Intxaur muskatua • Gatza • Piperbeltza Birrineztatua • Irina • Lihozko arrautza (liho ehoa + edari begetala + soja saltsaren txorrotada bat) • Ogi birrina Erdibitu kalabaza eta jarri labeko azpilean buruz behera. Egin labean 200 ºC-an 45 minutuz. Ebaki lau tipula juliana eran eta kozinatu zartagin batean, oliba olioarekin eta su ertain-geldoan. Eman gatza. Eragin hamar minututik behin, tipula pixkanaka karamelutuz joan dadin. 45 minutu inguruan prest izango da. Kendu mamia kalabazari eta iragazi galbahe lanak egingo dituen oihal batekin. Gorde geroko. Bexamela egiteko, urtu gurin begetala eltze batean eta hautseztatu irina. Kozinatu gorritu arte. Gehitu edari begetala saltsa lodituz doan neurrian, hagatxoekin eragiteari utzi gabe. Eman gatza eta piperbeltza, gehitu intxaur muskatua, 450 g kalabaza mami, tipula karamelutua eta gazta. Bateratu ondo osagaiak eta utzi oreari kozinatzen. Isuri orea ontzi batean, estali film plastikoarekin (oreari itsatsita) eta utzi hozten gau osoa. Hurrengo egunean, eman forma kroketei eta pasa irinetatik, lihozko arrautzatik eta ogi birrinetik. Birrineztatze irmoagoa lortzeko, ogi birrinetik pasatu ondoren, pasatu berriro ere lihozko arrautzatik eta, beste behin, ogi birrinetik. Horrela, frijitzean ez zaizkizu irekiko. KALABAZA KROKETAK 120’ 4