ELIKAGAI BIDERKATZAILEA Lekaleekin, arrautzekin edo haragiarekin konbinatuta, arrozaren proteina edukia osatu egiten da, eta onura nutrizionala askoz handiagoa da. Horrela, plater orekatuagoak eta energiaz beteak sortzen dira. ARROZ SALDATSUA AHATEAREKIN 1 h 30’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A • 2 ahate izter • 150 g batata • 150 g kalabaza • 100 g tipula • 100 g porru • 100 g azenario • 300 g arroz (bonba) • 1 baratxuri atal • 2 koilarakadatxo oliba olio • 20 g hur • Perrexila, gatza eta piperbeltza Prestatu salda bat urari porrua, azenarioa, ahate hezurrak, gatza eta piperbeltza gehituta. Ebaki ahate haragia zati txikitan, azalik eta hezurrik gabe. Zuritu batata, kalabaza eta tipula, eta ebaki laukitxotan. Ebaki porrua eta azenarioa xerratan. Berotu eltze bat olioarekin, gehitu ahatea eta gorritu 5 minutu. Gehitu tipula eta bigundu 5 minutu. Bota arroza eta sueztitu 2 minutu. Gehitu batata, kalabaza eta bi litro salda (beroa). Kozinatu 15 minutu. Prestatu ore moduko bat baratxuria, hurrak, gatza, piperbeltza eta perrexila nahastuta, bota eltzera eta kozinatu beste 3 minutu. Utzi pausatzen minutu bat eta zerbitzatu. ARROZ SALDATSUA AHATEAREKIN 1 h 30’ 4 Arroza istingadi eta hezeguneetan hazten da normalean. Leku horiek eutsi egiten diote hezetasunari eta geldiarazi egiten dituzte belar txarrak. Arrozaren zikloak 4 eta 6 hilabete artean irauten du. Leku askotan oraindik ere modu tradizionaletan biltzen da uzta, igitaiekin, eta ondoren, eguzkitan uzten dira aleak lehortzen. Zahi geruzari eusten dio, eta, horri esker, zuntz, bitamina eta mineral eduki handiagoa du. Arrozaren100 g bakoitzeko 3-4 g zuntz dauka, eta horrek erraztu egiten du digestioa. Lagun oso ona da entsaladetan eta bol osasungarrietan. Karbono hidrato konplexuen iturri da. Horri esker, haren energiak iraun egiten du eta ase egiten du ordu askotan. Gainera, pisua kontrolatzen laguntzen du, poliki-poliki xurgatzen baita. Ez du glutenik eta koipea ere oso gutxi. Planetan gehien jaten den elikagaietako bat dela? Mundu zabaleko eskariari erantzuteko, 160 herrialdetan baino gehiagotan landatzen da arroza. Espainian, 1,2 tona arroz biltzen da urtean, eta Katalunia eta Valentzia dira ekoizle nagusiak.