Azaroa bete KOLORE Udazkena iristen denean, frutategia kolore sakonez eta usain atseginez betetzen da. EROSKIn bertako berdurak eta garaian garaikoak aukeratzera gonbidatzen zaitugu, kalitate eta zapore on-onekoak direlako eta prezio onean daudelako. A zaroan argi daukat: zerbak, kalabaza, porruak eta brokolia ez dira inoiz falta nire saskian. EROSKIn, gure frutategiak garaiko barazkiz betetzen dira: zurtoin irmoko zerba leunak; kalabaza pisutsuak nahiz eta neurrikoak izan –mami asko duten seinale–; porru zuri eta zuzenak, eta kolore berde biziko brokoli trinkoak. Orain hasten dira iristen orburuak ere, itxiak, pisutsuak eta punturik onenean. Eta ukitu fresko bat emateko, eskarolak eta endibia kurruskariak, ezin hobeak entsaladak ontzeko. Eta horrez guztiaz gain, nola ez, Barbastroko gure tomate arrosa, haragitsua eta gozoa, Aragoiko baratzeko egiazko oparia. Garaikoa denez, hilabete honen amaierara arte soilik dago eskura. Nik, urte garai honetan, beti edukitzen dut berdura krema izozkailuan. Eltze on bat prestatzen dut, hozkailuan dauzkadan osagaiekin: kalabaza, azenarioa (kolore zoragarria ematen dio) eta porru pixka bat. Erregosi azkar bat eman, ura, gatza eta egostera. Gero irabiagailuarekin birrintzen dut dena, eta prest dut krema. Zatika izozten dut, eta, etxera iristen naizenean, berotu beste lanik ez daukat. Hala, lehen plater osasuntsu bat daukat, merkea eta garaikoa. Trikimailua: perretxiko salteatu batzuk gainetik botatzen badizkiozu, asko goxatzen da platera. Udazkenean ondo jatea erraza da garaiko berdurak aukeratzen badituzu. Osasuna, kalitatea eta prezio onak. CARMEN PERNA Alcalde Caballeroko (Zaragoza) EROSKI supermerkatua