Zapore bakarra, kalitate gorena, aurkezpen zaindua... EROSKI SELEQTIA antxoak oliba oliotan benetako plazera dira zentzumenentzat. Santoñan eginak eta ontziratuak dira, kontserba tradizio handiko hornitzaile batek egiten ditu, eta gainera, Basque Culinary Centerreko adituek frogatuak dira. Hori da zuri onena bermatzeko modu bakarra. Orain, gainera, MSC Zigilu Urdina dute. Zigilu horrek ziurtatzen du itsas espezieak babesten dituztela, eta baita ozeanoen etorkizuna ere, eta bermatu egiten du arrain urdin hori, omega 3 askoduna, arrantzarako ziurtagiria duen leku batetik datorrela, ondo antolatua eta jasangarria den leku batetik. Dastatu zizka-mizka moduan, baina baita pizzarekin, entsaladan, pastarekin edo kremekin ere. Ez ahaztu erdikontserba bat dela eta beraz hotzetan eduki behar direla, 5-12 ºC-an. Jan baino lehenxeago hozkailutik ateratzea gomendatzen da, giroko tenperaturan egon daitezen, eta hala, antxoaren eta oliba olioaren zaporeaz bete-betean gozatzeko. Santoñako zaporea orain zigilu urdinarekin EROSKI SELEQTIA ANTXOAK OLIBA OLIOTAN Nola atera probetxua antxoa lata bati? Produktu honek zorrotz betetzen du araudia. Geldiarazi zure seme-alaben miopia, eta ez beren etorkizuna Misight 1 day lentilla berriak CooperVision mintzo da club-erako EROSKI MSC SURIMI MAKILATXOAK Kalitate bera, gantz gutxiagorekin ‘Surimi’ hitzak ‘haragi xehatua’ esan nahi du japonieraz. EROSKIren surimi makilatxoek MSC Zigilu Urdina dute, eta horrek esan nahi du ondo kudeatutako toki batetik datorrela horiek egiteko erabilitako arraina, eta itsasoa errespetatuz eta modu jasangarrian hazia dela. Gainera, orain gantz gutxiago dute, baina ez dute ez zaporerik eta ez kalitaterik galdu. Pakete bakoitzak makilatxoen lau zorro indibidual ditu, kontserbatzea errazagoa izan dadin. Ontzia ere jasangarria dute: %20 plastiko gutxiago du, eta erretilua egiteko materialen %75 birziklatua da, eta %100 birziklagarria. Kontsome bikaina Berotu litro bat salda su txikitan. Bitartean, jarri ontzi batean lau arrautzaren gorringoak, Xerezko ardoaren edo txakolinaren txorrotada eder bat eta piperbeltza. Irabiatu harrotzen den arte, eta bota saldari. Eragin beste minutu batzuez. Barazki zopa Bota urdaiazpiko laukitxoak, arrautza, barazki batzuk txikituta eta fideoak saldari, eta gozatu zopa gustagarri batez laster batean. Geldiarazi zure seme-alaben miopia, eta ez beren etorkizuna Prestatu zure seme-alaben ikusmena datorren urterako! Zure semeak edo alabak miopia badu, ez kezkatu, bada irtenbide bat miopiak okerrera egin ez dezan. Zoaz gertuen duzun EROSKIren optikara, eta eskatu MiSight® 1 day erabili eta botatzeko lentillak. Seguruak eta erosoak dira, zure seme-alabei ondo ikusten lagunduko die eta miopiak ez die okerrera egingo*. Izan konfiantza EROSKIko adituekin: zure familiak ikusmen arazorik eta kezkarik gabe hasiko du ikasturte berria. Ez gehiago itxaron, zatoz gure optikara! * Chamberlain et al, Long-term Effect of Dual-focus Contact Lenses on Myopia Progression in Children: A 6-year Multicenter Clinical Trial. Optometry and Vision Science 99 (3): p 204-212, March 2022.