tera ahalik eta probetxurik handiena haragiari Kalitate oneko txahal haragia dugu, eta poltsiko guztientzako modukoa. Atal guztiak ditugu: batzuk ez dira hain ezagunak, baina besteak bezain zaporetsuak dira, eta askotan, ekonomikoagoak. Prezio onak dituztenean gehiago erosi eta zati txikitan izoztea aukera ona da. Abelgorri haragiak proteina eta mineral ugari ditu: horregatik, neurrian jan behar da,eta entsaladekin edo egositako barazkiekin lagunduta. ATZEKO ALDEA Zatirik nobleenak dira. Haragi samurragoa dute, eta balio gastronomiko handiagokoa. AURREKO ALDEA Haragi gogorragoa izaten du. Gisatzeko bikaina da. Kontrarriba Azpizuna Atzeko solomoa Aurreko solomoa Hegala Saiheskiak Bizkarkia Bularra Besokia Lepoa Lepoaldea Lepogaina Masaila Hegala Isatsa Atzealdeko zankarra Aurrealdeko zankarra Sorbaldako koxkorra Aldaka edo mokorra Aldaka muturra Gain txikia Sorbalda atzea Gaina Maskala Kontra Biribilkia HEGALA bola SOLOMOA Abelgorriaren isatsa ZATIA Saiheskiak, lepoa, bularra, hegala eta isatsa ZERTARAKO ERABILI Egokiak dira saldak eta gisatuak egiteko, xehatuta jateko eta erregosteko. Hegala bikaina da ‘cachopo’-ak egiteko; sahieskiak parrillan edo erreta jatea da onena, eta isatsa, berriz, gisatzeko ona da. Zankarroia – zankarra ZATIA Hegala, sorbalda atzea, zankarra (zankarroia) eta lepogaina ZERTARAKO ERABILI Bikainak gisatzeko eta salda egiteko. Hegala ezin hobea da betegarriren bat sartzeko, eta zankarra edo zankarroia, berriz, erregosteko, gelatina itxurako haragia du eta. Lepoaldeko xerra ZATIA Lepoaldea, kontrarriba, bizkarkia, sorbaldako koxkorra, besokia ZERTARAKO ERABILI Bikainak dira gisatzeko eta plantxan egiteko. Sorbaldako koxkorra ezin hobea da betegarriak egiteko, eta kontrarriba, berriz, brotxetetarako. Maskal xerra ZATIA Maskala, mokorra, gaina, kontra eta biribilkia ZERTARAKO ERABILI Plantxan egiteko, frijitzeko eta birrineztatzeko, gaina, kontra eta mokorra dira egokienak, eta gisatzeko eta erregosteko, berriz, maskala eta biribilkia. Txahal azpizuna ZATIA Azpizuna, solomoa eta entrekota ZERTARAKO ERABILI Bikainak plantxan, txingarretan, parrillan eta labean egiteko. Gantz gutxiena duten zatiak dira.