otsaila Desgaitasunen bat dutenei arreta ematea 2024 rako proiektuak ESAN BAI ordainlekutik pasatzean, eta 0,10 € edo 0,20 € EMANGO DITUZU zure erosketa 30 €-tik beherakoa edo gorakoa den, horren arabera OSO ERRAZA DA! OSO SOLIDARIOA! Otsaila: desgaitasunen bat dutenenei arreta ematea. Martxoa: indarkeria matxistaren biktimak. Apirila: gaixotasun arraroren bat dutenak. Maiatza: gazteak lan munduan sartzea. Ekaina: ingurumena eta animaliak babestea. Uztaila: zure inguruko haur kalteberen elikadura. Abuztua: Alzheimerra dutenei eta haien familiei arreta ematea. Iraila: egoera zailean dauden adinekoak. Urria: minbizia dutenak. Azaroa: EITB Maratoia EAEn eta Nafarroan, eta beste herrialde batzuetako haur kalteberak Espainian. Abendua: egoera ekonomiko zaila duten familien elikadura. 2025eko urtarrila: Buruko arazoak dituztenei arreta eskaintzea. Desgaitasunen bat dutenei arreta ematea otsaila Kalkuluen arabera, Espainian 4 milioi lagun inguruk desgaitasunen bat dute, eta zailtasunak dituzte mugitzeko, komunikatzeko eta autonomia lortzeko. Oztopo horiek arintzen lagundu nahi diegu. Horregatik, otsailean bildutako zentimo bakoitza zure inguruan desgaitasuna dutenak integratzeko etahaien bizi kalitatea hobetzeko lanean diharduten sei GKEri emango diegu. Hil honetan, EAEn Euskal Gorrak elkarteari laguntzeko modua izango duzu entzumen arazoak dituztenentzako EtxeGor proiektuan, eta Bizkaian Futubide Fundazioari laguntzeko aukera izango duzu adimen urritasuna dutenek aisialdiko hainbat jarduera egin ahal izan ditzaten. Balear Uharteetan, Nemo fundazioarekin elkarlanean arituko gara: balorazio integrala eskaintzen die desgaitasunen bat duten haurrak dituzten familiei. Galizian, berriz, adimen urritasuna duten bostehun haur baino gehiagori lagunduko diegu denontzako ikastetxe bat lortzen, Down Galicia erakundearen bidez. Estatuan, webguneetako edukia gorrentzat eskuragarri jartzera bideratuko ditugu ekarpenak, CNSE komunikazio arloko eragozpenak ezabatzeko fundazioari esker; Parkinson Rural proiektuari ere egingo diogu ekarpena, Espainia hustuan gaixotasun hori dutenek autonomia handiagoa lortu dezaten, Parkinsonaren Espainiako Federazioaren bidez.