Otsailean, neguaren freskotasunak inguratzen gaitu. Hotza jaun eta jabe egiten da, eta produktu freskoak gure dendetako protagonista bihurtzen dira, aukerarik onena baitira elikadura zabala eta osasungarria egiteko. Horregatik, prezio merkeagoa jarri diegu ehunka produktu freskori, poltsikoari kalte egin gabe hozkailua bete dezazun. Gainera, zenbaki honetan aurrezteko aholkuak emango dizkizugu, zenbait trikimailu erakutsiko dizkizugu janaria alferrik ez galtzeko, eta izugarri gustatuko zaizkizun errezetak ere proposatuko dizkizugu. Piperrak edo lekak gustatzen bazaizkizu gehien eta ez bada horien sasoia, kontserbak erabili ditzakezu. Dantza Nafarroako kooperatibak barazkiak nola biltzen dituzten azalduko digu zenbaki honetan: heldutasun punturik onena dutenean biltzen dituzte, urteko 365 egunetan haiez gozatzeko aukera izan dezazun mantenugaiak eta kalitatea galdu gabe. Mahaian ezinbestekoak diren beste produktu fresko batzuk ere izango ditugu hizpide: hala nola arraina eta haragia. Beatriz Pablos abeltzaina Forbesen Most Creative People in Business 2022 zerrendako lehen emakumea da, eta haren bidez, abeltzaintza erregeneratiboak etorkizuna nola aldatuko duen jakingo dugu. Eta, nola ez, ideia ugari proposatuko dizkizugu San Valentin eguna ospatzeko, zure bikotekidearekin, anai-arrebekin, amarekin, lagunekin, maskotarekin eta, zergatik ez, baita zeure buruarekin ere. Merezi duzu eta. Hilabete on! EZIN FRESKOAGOAK editoriala Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarraiiezaguzu Eroski club aldizkariko taldea ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 argitalpenaren egilea Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: Controlada por OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.