Ohr ossungrrik FRUTA ETA TXOKOLATE MOKADUTXOAK 8 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 75 MIN Mangozko eta Platanozko galletak A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE C Mugurdizko galletak Mugurdizko galletak egiteko 200 g mugurdi 2 koilarakada ezti Tableta erdi txokolate beltz (gutxienez %70) 20 g pistatxo xehatu Mangozko galletak egiteko Mango bat Koilarakada bat ezti Tableta erdi txokolate beltz (gutxienez %70) 40 g txokolate zuri Platanozko galletak egiteko 2 platano heldu Tableta erdi txokolate beltz (gutxienez %70) 20 g hur 1.PAUSOA Zapaldu frutak sardexka batekin, bakoitza bere al-detik. Mugurdizko eta mangozko galletak egiteko, bota ezti pixka bat ere, eta nahasi. 2.PAUSOA Jarri laberako papera erretilu batean, eta bi koilara erabiliz, banatu orea multzo txikitan eta jarri erretiluan. Izoztu 30 minutuz gutxi gorabehera. 3.PAUSOA Urtu txokolatea eta busti ore multzoak. Mugurdizko galletak egiteko, zabaldu gainetik nahi adina pistatxo xehatu, eta mangozko galletak egiteko, berriz, utzi pixka bat hozten eta apaindu urtutako txokolate zuriarekin, hari moduko batzuk eginez. Utzi hozten hozkailuan 15 minutuz. Familian sukaldean aritzea dibertigarria da. #elikatupentsatzenduzuna FRUTA ETA TXOKOLATE MOKADUTXOAK 8 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 75 MIN Galletei gero eta fruta eta fruitu lehor gehiago bota, orduan eta nutrizio kalitate handiagoa izango dute. Noizean behin bakarrik jan. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. #elikatupentsatzenduzuna