Koilara izugarri gustatzen zaigu. Neguan gehien bat. Eta errezeta beroak prestatzeko, ez dago EROSKIren salda berriak bezalakorik: orain oilasko gehiago, haragi gehiago eta zapore handiagoa dute. Errezeta hauek osagairik onenekin egiten dira, barazki freskoekin eta formula tradizionalekin, aurrez ezer kontzentratu eta deshidratatu gabe. Gainera, orain %19 oilaskoa da –oilasko salda berrian–, eta %13 oilasko haragia, abelgorriaren hegala eta txerriaren besoa –eltzekari saldan–. Ez dute glutenik, eta ontziaren %68 FSC zigiludun iturri arduratsuetatik datorren kartoiarekin egina da. EROSKIren salda berriak bikainak dira kontsome gisa jateko, eta baita hainbat errezetaren oinarri gisa erabiltzeko ere. Sukaldean beti eskura izan beharreko oinarrizko produktu bat EROSKIren SALDA BERRIAK Kalitate bera, gantz gutxiagorekin EROSKI MSC SURIMI MAKILATXOAK HUTS EGITEN EZ DUTEN BI PROPOSAMEN Neguan ere bai! Entsaladetan ez ezik, sartu arrozetan edo pastan ere. Bikain gelditzen dira soja ukitu batekin, ekialdean egin ohi duten bezala. EROSKI MSC SURIMI MAKILATXOAK Kalitate bera, gantz gutxiagorekin ‘Surimi’ hitzak ‘haragi xehatua’ esan nahi du japonieraz. EROSKIren surimi makilatxoek MSC Zigilu Urdina dute, eta horrek esan nahi du ondo kudeatutako toki batetik datorrela horiek egiteko erabilitako arraina, eta itsasoa errespetatuz eta modu jasangarrian hazia dela. Gainera, orain gantz gutxiago dute, baina ez dute ez zaporerik eta ez kalitaterik galdu. Pakete bakoitzak makilatxoen lau zorro indibidual ditu, kontserbatzea errazagoa izan dadin. Ontzia ere jasangarria dute: %20 plastiko gutxiago du, eta erretilua egiteko materialen %75 birziklatua da, eta %100 birziklagarria. Kontsome bikaina Berotu litro bat salda su txikitan. Bitartean, jarri ontzi batean lau arrautzaren gorringoak, Xerezko ardoaren edo txakolinaren txorrotada eder bat eta piperbeltza. Irabiatu harrotzen den arte, eta bota saldari. Eragin beste minutu batzuez. Barazki zopa Bota urdaiazpiko laukitxoak, arrautza, barazki batzuk txikituta eta fideoak saldari, eta gozatu zopa gustagarri batez laster batean.