ZAPOREA BAINO ASKOZ GEHIAGO “Uzta biltzen denetik ontziratzen den arte, dena tentu handiz zaintzen da barazkiak lurretik atera berriak balira bezala irits daitezen zure platerera” PIKILLO PIPERRAK TUTERAKO ORBURUAK AGBa 1. Mantenugai guztiak. Ontziratzeko prozesuan mantendu egiten dira funtsezko bitaminak eta mineralak. 2. Jasangarritasuna. Biltegian asko irauten dutenez, janari gutxiago alferrik galtzea lortzen da, eta hala, barazki freskoak ez dira alferrik galtzen jan aurretik. 3. Beti eskura. Sasoiko barazki freskoak ez bezala, kontserbak urte osoan izaten ditugu eskura. Kontserbei esker, edozein garaitan jan ditzakezu zure barazkirik gustukoenak, eta dieta ugaria egin. 4. Kalitate zigiluak. Kalitate zigiludun eta jatorri izenaren zigiludun kontserbak erosita, ziur egongo zara produktuak estandarrik zorrotzenak betetzen dituela. Ontziratzean barazki freskoak erabili direla ziurtatzen dute zigilu horiek, eta baita jatorria eta kontserbak egiteko prozesua kontrolatuta daudela ere. 5. Prestatzen errazak Kontserbei esker azkarrago prestatzen da jatekoa. Ez dago garbitu beharrik, ezta zuritu eta ebaki beharrik ere: erabiltzeko prest daude. Denbora aurrezten laguntzeaz gain, elikadura osasungarria eta praktikoa sustatzen dute. ZAPOREA BAINO ASKOZ GEHIAGO Dantza kooperatibak Adierazpen Geografiko Babestuaren zigilua (AGB) du Tuterako orburuentzat. Zigilu horrek bermatzen du barazkia bere onenean dagoela. Horrez gain, Lodosako jatorri izeneko pikillo piperrak ere ontziratzen dituzte, eta baita zainzuriak, kardua, tomatea, lekak, etab. ere. “Gure produktuek muineraino sartuta dute lurra, baina ez hori bakarrik: baita horiek ekoizten ditugunon kemena ere. Uzta biltzen denetik ontziratzen den arte, tentu handiz zaintzen dugu guztia gure barazkiak bildu berriak balira bezala irits daitezen zure platerera, heldutasun eta zapore berberarekin”, azaldu du Jose Luis Blancok. TUTERAKO ORBURUAK AGBa