8 modu zure dietan FRUTA GEHIAGO SARTZEKO Trikimailu errazak egun baterako gomendatzen den kantitatea jan eta bizitza osasungarriagoa izateko. 1Entsaladan. Bota fruta mota desberdinak entsaladari, edo marrubiekin edo kiwiekin egindako ozpin saltsaren bat. Frutekin ozpin saltsa bat egiteko, birrindu kiwi erdi bat edo lau marrubi heldu, 3 koilarakada olio, koilarakada bat limoi ur, beste koilarakada bat ezti, gatza eta nahi adina piperbeltz. 2Fruta erreak.Fruta labean erretzea boladan dago: has zaitez zu ere, eta erabili haragia eta arraina laguntzeko, edo baita pancake gozo batzuekin jateko ere. 3Frutekin bakarrik egindako izozkia. Birrindu izoztutako fruitu gorrien zorro erdi bat eta lehendik izoztutako platano heldu erdi bat. Bota esne gaingabetu pixka bat eta estebia txorrotada bat, eta voilà! Izozki krematsu eta osasungarria. 4Smoothie-a. Ahuakateak, papaiak, izoztutako fruitu gorriek eta melokotoiak –sasoikoak– asko trinkotzen dute. Gozatu kanela pixka batekin, eta hala ez duzu azukrerik edo eztirik erabili beharko. Erabili gosaritan zure zerealen edo granolaren oinarri moduan. 5 Konpotak eta mazedoniak. Inoiz huts egiten ez duten errezeta errazak. 6Fruta deshidratatua. Fruitu lehorrek zuntz asko dute, asko asetzen dute, bitamina kantitate egokia ematen dute eta osasungarriak dira. Zuk zeuk egin ditzakezu erraz asko: aurrena, beratu uretan eta limoi uretan 15 minutuz. Lehortu, moztu xerra finetan eta sartu aire-frijigailuan deshidratatzeko programarekin. Labean ere egin ditzakezu, bi ordu luzez 50-100 gradutan. 7Kremak. Frutekin egindako zopa hotzak aukera bikaina dira beroari aurre egiteko. Gainera, sagarra eta udarea oso ondo egokitzen dira tradizioz garai honetan hartzen ditugun kremekin: porruarena eta kuiatxoena adibidez. 8Egin espageti begetalak. Zoodle edo espageti begetalak frutarekin ere egin daitezke, hala nola sagarrarekin, udarearekin, meloiarekin eta ananarekin, eta baita gordinik edo gutxi egosita ere.