Naturala baino askoz gehiago PinkKids®, umeentzako Pink Lady® sagarra! Pink Lady®: zaporetsua, bakarra eta oparoa! baino askoz gehiago SAGARRA ESPEZIEN OGIA TORRIJEN ERARA, PINK LADY® GORDINA ETA KARAMELIZATUA ETA BANILLA UKITUDUN MASCARPONE KREMA Pink Lady® mintzo da Más información Sagar gutxi dira Pink Lady® bezain dotoreak. Denen artean, sagar mota horrek ematen du denbora gehien zuhaitzean EROSKIko apalategietara iritsi baino lehen. Heltzeko behar adina denbora hartzen duelako (loratzen aurrena da, eta biltzen azkena) ote da bakarra? Nolanahi ere, etengabe zaindu behar da, eta Pink Lady®-ko ekoizleen esku ona ere beharrezkoa du, urte osoan! HEKTAREA BAKOITZEKO,700 ORDUKO ESKULANA Beste sagar motek baino %20 gehiago batez beste Otsailean zuhatizak kimatzen dituzte, eta urriaren amaieran biltzen dute uzta. Bitarte horretan, ekoizleek kontu handiz zaintzen dituzte Pink Lady® sagarrak, lurra, denbora eta pertsonak errespetatuz. LUR HAUTATUAK Zaintza horiek guztiak ondo hautatutako lurretan egin behar dira Pink Lady® sagarrak ondo garatu ditzan bere izaera organoleptikoa, testura kurruskatsua eta kolore bakarra. Horregatik, Lleidako eta Gironako lurretan lantzen dute, 80 familia kartsuk. Pink Lady®: zaporetsua, bakarra eta oparoa! Oso kolore berezia du, eta horri esker erraz identifikatzen da beste sagar moten artean. Mami kurruskatsua du, urtsua, eta uzten duen ahogozo finak ez du parekorik. Biribila da, eta mamitsua, fintasun perfektuaren adierazgarri. Sagar honen zaporeak ez du parekorik: basa marrubien, lichien eta larrosaren ukituak nahastuta dauzka, eta gaziaren eta gozoaren arteko oreka bikaina ematen dio horrek. PinkKids®, umeentzako Pink Lady® sagarra! Ezin politagoa, ezin zaporetsuagoa. PinkKids® sagarrak haren ahizpa Pink Lady®-ren ezaugarririk onenak ditu: kalitate bera, kolore berezi bera, testura kurruskatsua eta parekorik gabeko zaporea. PinkKids® Pink Lady® bezain gozoa da! Desberdintasun bakarra? Txikiagoa da, umeek beren neurrira egokitutako sagar batez goza dezaten, haiei eskuetan eta ahoan kabitzeko modukoa baita. Janaria alferrik ez galtzearen aldekoa da, horixe baita Europako Pink Lady®-ren konpromisorik sendoenetako bat. OILASKO ZOPA SUSPERTZAILEA • Oilasko bularki bat • 1-2 azenario • Ezkai freskoa • Litro bat Anetoren oilasko salda • Katilu bat kinoa egosi (aukerakoa) • Verako piperbeltza • Itsasoko gaza 1. Jarri berotzen Anetoren oilasko salda eltze batean. 2. Eman gatza eta piperbeltza oilasko bularkiari, zerrendatan ebakita, eta frijitu zartagin batean ezkai freskoaren hostoekin. 3. Barazkiak espiralean mozteko gailu batekin, egin azenario espagetiak. 4. Salda ondo beroa dagoela, sartu azenarioa eta itzali sua. 5. Ebaki oilaskoa laukitan edo zerrenda finetan. 6. Atera zopa platerera, eta bukaeran, gehitu oilaskoa ezkaiarekin eta Verako piperbeltz pittin batekin. Lagundu kinoa egosiaren katilu batekin. 30 ’ 4