Edgard Cooper mintzo da Ikus ezazu nolako den gure mundua hemen: edgardcooper.com/es Gainera, Edgard & Cooper Fundazioari ematen diogu gure salmenten %1a, txakurren eta katuen aldeko proiektuak lagundu ditzan munduan zehar. Egunero lan egiten dugu gure helburura hurbiltzeko: maskoten elikagaiak egiten dituen munduko markarik jasangarriena izatea 2025ean. KARBONO ISURIRIK GABEA ONTZI %100 JASANGARRIAK HORNIDURA %100 ETIKOA Partekatu gurekin zure errezeta osasungarriak, eta eskuratu 100 €-ko opari txartel bat gure dendetan gastatzeko. Parte hartzeko, plateraren argazkia atera eta sare sozialetan gure etiketa jarri besterik ez duzu egin behar, #elikatupentsatzenduzuna traolarekin. Hilero, errezeta bat hautatuko dugu irabazle, eta gure aldizkariaren atal honetan argitaratuko dugu. Bi txakur dira Edgard & Cooper. Haien jabeak ez ziren gai izan janari elikagarri eta osasungarria aurkitzeko eta, horrexegatik, eurek sortzea erabaki zuten, egiazko osagaiak erabilita. Ez janari lasterra. Eta horrela sortu zen gure marka! Zertaz ari gara “egiazko janaria” esaten dugunean? Maskoten elikagaiak egiten dituzten marka gehienek ez bezala, guk haragi freskoa erabiltzen dugu, tenperatura txikian kozinatua, eta ez haragi irinak. Gure errezetek dituzten antioxidatzaile eta mantenugai guztiak jatorri naturalekoak dira. Horri esker, zapore guztiari eusten diogu eta erraztu egiten dugu lau zangoko gure laguntxoen digestioa. Guztientzako moduko errezetak! Edgard & Cooper ez da inorekin ahazten: txakur janzaleak, katu mokofinak, kumetxoak eta gure senior maiteak ere bai. Guztientzako moduko errezetak sortu ditugu. Pentsua, janari hezea (latak eta pateak), zizka-mizkak eta hortzetako ziriak edo stickak. Ez diezaioten utzi irri egiteari. Eta aurten katuentzako produktu sorta berria merkaturatu dugu, haien beharrizan guztiak asetzeko. Miau!